Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:52 3 ene 2018
sin resumen de edición
Tokian tokiko ikerketa egiten duena ez da, gure kasuan behintzat, inkestagile hutsa. Ikergai izango duen taldearen barruan bizi behar izango du, lekukoen bizimodua behatu, informatzaileekin harreman estua izan, datuak neurtu eta alderatu. Informazio horrekin guztiarekin, eta berak bizi izandako gertaerak lagungarri dituela, memoria etnografikoa prestatu behar du, galdeketan proposatutako galderei hurrenez hurren jarraituz.
Inkesta irekiko metodo horren bidez lortutako informazioa askoz aberatsagoa da. Galdetuta­koaren Galdetutakoaren zehaztasunetik harago doazen ñabarduraz betetzen da informazioa. Barandiaranek sarri esan izan zuen gizakiak bizi izandakoak ezin direla aldez aurretik zehaztutako galdeketetara mugatu. Gizakiaren errealitatea gure galderen gainetik dago.
Hala ere, modu horretan eskuratutako informazioa desberdina eta desordenatuagoa da. Hori oztopo handia dugu obra osatuko duten testuak ontzeko orduan; baina, era berean, edukia abe­rastu egiten du horrek, ekarpen pertsonalek ikuspegia ireki egiten dute eta.
127 728
ediciones