Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 09:53 3 ene 2018
sin resumen de edición
José Miguel Barandiaranek formulatutako ''Etniker ''proiektuak hainbat ikerketa etnografiko bultzatu zituen, galdetegi orokorreko jarraibideetan oinarrituta. Lan horiek honako aldizkarietan argitaratu ziren batez ere: ''Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Anuario de Eusko Folklore, Etniker-Bizkaia ''eta ''Ohitura''.
Etniker taldeetako zenbait kidek galdetegiko atal guztiak osatu zituzten, eta galdetegiko herrie­tako herrietako monografia etnografikoak argitaratu zituzten: Francisco Javier eta José Ángel Zubiaurrek 1980an argitaratu zuten San Martin Unxekoa (N); Luciano Lapuentek 1971-1979 urteetan egin­dako egindako ikerketen berri jaso zuen ''Las Améscoas ''(1990) izeneko obran; Jesús Ruiz de Larramendik Agurain uriari (A) buruzko azterlan etnografikoa kaleratu zuen 1994an, eta Anton Erkorekak Bermeori (B) buruzkoa 2002 eta 2003. urteetan.
Material etnografikoak eskuratzeko hasierako plangintza haren barruan 1983tik 1987ra bitartean Euskal Herriari zegokion eremuan beste ikerlan batzuk ere bideratu ziren, Eusko Ikaskuntzak bultzatutako “José Miguel de Barandiarán” izeneko bekak lortu zituzten lanak bilduta. Hauek dira haietako zenbait: ''Contribución al Atlas Etnográfico de Euskalerria. Investiga­ciones en Bizkaia y Gipuzkoa ''(1987), ''Contribución al Atlas Etnográfico de Vasconia. Investigaciones en Álava y Navarra ''(1990), ''Contribution à l’étude ethnographique de la mort en Pays Basque Nord ''(1997).
127 728
ediciones