Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:57 3 ene 2018
sin resumen de edición
Iparraldeari dagokionez, Etniker proiektuaren barruan sartutako tokian tokiko galdeketez gain José Miguel Barandiaranek berak berrogei eta berrogei eta hamarreko hamarkadetan Sara (Lapurdi), Donoztiri, Heleta, Uharte-Hiri (Nafarroa Beherea) eta Liginagan (Zuberoa) egindakoak ere kontuan izan ditugu. Ikerlan horiek ''Ikuska ''eta ''Anuario de Eusko Folklore ''aldizkarietan plazaratu ziren.
Oraindik argitaratu gabe dagoen dokumentazio etnografikoari dagokionez, lehenengo eta behin Aita Jose Antonio Donostia aipatu beharko genuke. Berak jasotako datuak Nafarroako mendialdeko herrietakoak dira, hogei eta hogeita hamarreko hamarkadetan bildutakoak. Artxi­bo Artxibo horiek Aita Donostiaren loba den Teresa Zulaika eta Jorge de Riezuri (G.B.) esker erabili ahal izan ditugu.
Madrileko Ateneoak, XX. mendeko hasierako urteetan, inkesta bat egin zuen Espainian: ''Cos­tumbres populares referentes al Nacimiento, Matrimonio y Muerte. ''Inkesta horretako emaitzen zati bat, jaiotzari dagokiona, 1990ean argitaratu zuen Museo del Pueblo Español deritzanak ''El ciclo vital en España ''izenburupean, bi bolumenetan banatuta. Material horretako bigarren zatia, Euskal Herriari dagokiona behintzat, oraindik argitaratu gabe dago. Biltegi hori erabiltzeko aukera izan dugu Bartzelonako Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundearen “Archivo de Etnografía y Folklore de Cataluña, Institución Milá y Fontanals” delakoan gordeta duten kopia­ri esker<ref>Ateneoaren inkesta honako herrietan egin zen (aplikazio maila desberdinarekin): Biasteri, Laudio, Bilbo, Gernika, Deba, Menda­ro, Bergara, Oñati, Azpeitia, Iruña, Sunbilla, Agoitz, Lizarra, Tafalla, Faltzes, Kaparroso eta Monteagudo. Herri horiei buruzko erantzunen fitxak talde berean bilduta daude inkestako lurraldekako banaketan. Lluis Calvo Milá y Fontanals erakundeko zuzendariaren eskuzabaltasunari esker, Labayru Ikastegiko Etnografia Arloko artxiboan material horien kopia daukagu.</ref>.
127 728
ediciones