Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 09:58 3 ene 2018
sin resumen de edición
Madrileko Ateneoak, XX. mendeko hasierako urteetan, inkesta bat egin zuen Espainian: ''Costumbres populares referentes al Nacimiento, Matrimonio y Muerte. ''Inkesta horretako emaitzen zati bat, jaiotzari dagokiona, 1990ean argitaratu zuen Museo del Pueblo Español deritzanak ''El ciclo vital en España ''izenburupean, bi bolumenetan banatuta. Material horretako bigarren zatia, Euskal Herriari dagokiona behintzat, oraindik argitaratu gabe dago. Biltegi hori erabiltzeko aukera izan dugu Bartzelonako Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundearen “Archivo de Etnografía y Folklore de Cataluña, Institución Milá y Fontanals” delakoan gordeta duten kopiari esker<ref>Ateneoaren inkesta honako herrietan egin zen (aplikazio maila desberdinarekin): Biasteri, Laudio, Bilbo, Gernika, Deba, Mendaro, Bergara, Oñati, Azpeitia, Iruña, Sunbilla, Agoitz, Lizarra, Tafalla, Faltzes, Kaparroso eta Monteagudo. Herri horiei buruzko erantzunen fitxak talde berean bilduta daude inkestako lurraldekako banaketan. Lluis Calvo Milá y Fontanals erakundeko zuzendariaren eskuzabaltasunari esker, Labayru Ikastegiko Etnografia Arloko artxiboan material horien kopia daukagu.</ref>.
Era berean, orain arte argitaratu gabeak ziren datu etnografikoak lortzeko beste iturri bat ere izan dugu: Barandiaranek 1936ko gerraren aurretik Gasteizen zuzentzen zuen Etnologia eta Eus­ko Eusko Folkloreko Laborategiaren kolaboratzaileek bidalitako tokian tokiko fitxak. Artxibo hori gal­duta galduta egon da gerra zibilaren ondoren, baina laurogeiko hamarkadan berreskuratu egin zuten, eta laborategiko zuzendariak berak Etniker taldeei eman zien Atlas Etnografikorako.
Testua ilustratzen duten argazkiak geure ikerlariek lortutakoak dira gehienak. Batzuk Labayru Ikastegiko Argazki Artxibokoak, Arabako Etnografia Seminariokoak (Etniker-Araba Taldea) eta Gasteizko Udal Artxibokoak dira, eta beste batzuk, berriz, argitalpen batzuetatik atera ditugu. Kasu guztietan zehatz aipatu dugu jatorria. Marrazkiak Iñaki Zorrakin Altuberenak dira.
127 728
ediciones