Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:01 3 ene 2018
sin resumen de edición
Obra honen helburua ez da filologikoa edo linguistikoa. Beraz, euskara edo gaztelerazko tokian tokiko aldaeretan emandako hitzen idazkera irakurleak errazen ulertzeko modua kontuan izanik eman dugu.
Bildutako material etnografikoan euskarazko adierak jasotzeko irizpideak hain desberdinak izan direnez, hizkuntza horretara egindako transkripzioak ugariak izan litezke. Orokorrean, azken urteotan, inkestalariek ardura handia hartu izan dute hitzak jasotako lekuetan esaten dituzten modu-moduan biltzeko, ukitu fonetiko txikienak ere transkribatzeko ahalegina eginez, batez ere euskaraz erreferentzia estandarizaturik ez egotearren edo hizkuntza horretarako gra­fia grafia bateratua ez ezagutzearren. Joera hori argi eta garbi azalduko da gure Atlas honetan, eta asko­tan askotan kontraesanak ere izango dira, seguru.
Dena den, inkestetako eta iturri bibliografikoetako materiala ahalik eta gehien eguneratuz transkribatzen saiatu gara, nahiz eta inoiz ez dugun arriskuan jarri bidalitako memorietako datuen fidagarritasuna.
127 728
ediciones