Cambios

sin resumen de edición
:2. Guk egindako azterlan eta argitalpenetako asko gertaeren deskripzio estatiko eta ia morfologiko hutsak dira. Egileek material batzuk jaso zituzten kultur multzo nahasi horretatik eta datu garbi gisa erakutsi zituzten, dagozkien espezialitateko gertaerak zehatu eta deskribatzen dituen naturalisten jokaerari jarraituz. Azken gertaera horiek badute berezko nolabaiteko esangura, baina beste haiek —kultur gertaerak— behatzailearenak ez diren beste neutraltasun batzuetara bideratzen gaituzten seinaleak dira. Beraz, ez da bide zuzena gertaera horiek bakandu, sustantibatu eta manipulatzea naturalistak bere gertaerekin laborategian egingo lukeen antzera. Kultur gertaerak beraiei dagokien giza-kontestutik apartatzean eta objektibatzean beraien benetako izatetik aldendu baino ez ditugu egiten.
:3. Ezin dugu kultura sinboloei bakarrik begiratuta gugan jaso, ezinbestekoa baitugu sinbolo horiek erreferentziatzen duten errealitatea bizi izatea, inguru horrekin eta beste gizaki ba­tzuekin batzuekin harremanak dituen jendearekin batera. Etnologiaren barruan ezin liteke ondo ulertu benetan bizi izan ez dena.
:4. Objektuaren deskripzioa, beraz, ezin guztiz estatikoa izan. Gizarte batean, herri batean, ele­mentu guztiek eragiten dute beren ezaugarri fisikoen bidez —dimentsioak, pisua, bolume­na, kolorea— eta nolabaiteko esanahia dutelako, hau da, keinuak, jarrerak, bizi izateko moduak adierazten dituztelako, gizatiartuta daudelako eta esangura kulturala dutelako. Elementuok ikusteak berak keinuak eragiten ditu beraiek sortu edo erabili dituztenengan. Asmoen, nozioen eta gizakiek beren inguruan lantzen dituzten ideien munduaren bistako keinuak dira. Hau horrela izanik, azterketa etnologikoetan, historikoetan bezala, ezin dugu ikusten ez den hori guztia albo batera utzi interpretazioak egiteko orduan.
127 728
ediciones