Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
:3. Ezin dugu kultura sinboloei bakarrik begiratuta gugan jaso, ezinbestekoa baitugu sinbolo horiek erreferentziatzen duten errealitatea bizi izatea, inguru horrekin eta beste gizaki batzuekin harremanak dituen jendearekin batera. Etnologiaren barruan ezin liteke ondo ulertu benetan bizi izan ez dena.
:4. Objektuaren deskripzioa, beraz, ezin guztiz estatikoa izan. Gizarte batean, herri batean, ele­mentu elementu guztiek eragiten dute beren ezaugarri fisikoen bidez —dimentsioak, pisua, bolume­nabolumena, kolorea— eta nolabaiteko esanahia dutelako, hau da, keinuak, jarrerak, bizi izateko moduak adierazten dituztelako, gizatiartuta daudelako eta esangura kulturala dutelako. Elementuok ikusteak berak keinuak eragiten ditu beraiek sortu edo erabili dituztenengan. Asmoen, nozioen eta gizakiek beren inguruan lantzen dituzten ideien munduaren bistako keinuak dira. Hau horrela izanik, azterketa etnologikoetan, historikoetan bezala, ezin dugu ikusten ez den hori guztia albo batera utzi interpretazioak egiteko orduan.
:5. Gure argitalpenetan ondo zehaztu behar dugu bildutako materialaren bizitasun-indizea edo beraiek herriak zenbateraino onartzen dituen. Era berean, zehaztu egin behar dugu kulturako elementu horiek zein eremu edo gune hartzen duten herrialdearen barne edo herrialdetik kanpo.
127 728
ediciones