Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Atlasa egiteko erabilitako materialak, gehienbat, tokian tokiko galdeketa etnografikoetan oinarrituta daude. Zeregin zail eta neke horixe da izan ere obra honek bildutako berrikuntzarik nabariena.
Oraingo obra honetarako ''—Bizitzako ohikuneak: Jaiotzatik ezkontzara artekoak— ''tokian tokiko gal­deketak galdeketak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Pirinio Atlan­tiarreko Atlantiarreko Departamentu Frantseseko zati batean dauden 69 herritan egin dira. Aukeratutako herri horien ezaugarri fisiko eta demografikoen berri jaso dugu "Datos geogrificos de las loca­lidades localidades encuestadas" atalean eta, bertan ikusten denez, herri horien ezaugarriak oso desberdi­nak desberdinak dira. Beraietako asko herri txikiak dira, beste zenbait uriak edo handitu egin diren herriak. Bizilagunak gune bakar batean bilduta edo sakabanatuta bizi izanak eragin zuzena du herritar horien ohituretan, obra honetan sarri egiaztatu ahal izango dugunez.
Tradizioz Euskal Herria deitu izan dugun eremu zabal horretako gune guztien ordezkaritza egokia izaten saiatu gara. Hala ere, ez dugu beti lortu ahal izan, tokian tokiko ikerlanei ekiteak berez dakartzan zailtasunengatik.
127 728
ediciones