Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Tokian tokiko ikerketa egiten duena ez da, gure kasuan behintzat, inkestagile hutsa. Ikergai izango duen taldearen barruan bizi behar izango du, lekukoen bizimodua behatu, informanteekin harreman estua izan, datuak neurtu eta alderatu. Informazio horrekin guztiarekin, eta berak bizi izandako gertaerak lagungarri dituela, memoria etnografikoa prestatu behar du, galdeketan proposatutako galderei hurrenez hurren jarraituz.
Inkesta irekiko metodo horren bidez lortutako informazioa askoz aberatsagoa da. Galdetutakoaren zehaztasunetik harago doazen ñabarduraz betetzen da informazioa. Barandiaranek sarri esan izan zuen gizakiak bizi izandakoak ezin direla aldez aurretik zehaztu­tako zehaztutako galdeketetara mugatu. Gizakiaren errealitatea gure galderen gainetik dago.
Hala ere, modu horretan eskuratutako informazioa desberdina eta desordenatuagoa da. Hori oztopo handia dugu obra osatuko duten testuak ontzeko orduan. Izan ere, lanik neketsueneta­koak izan dira tokian tokiko ikerlanetako txostenetan bildutako datuen sailkapena eta datu horien geroko trataera.
127 728
ediciones