Cambios

sin resumen de edición
Atal horretan bildutako deskripzioak ez dira bakarrik ohikuneei buruzkoak, sineskerien berri ere jaso dugu eta: haurrek jaioberrien jatorriari buruz zituztenak edo helduek haurdunaldiari eta erditzeari buruz zituztenak.
Gaztaroari buruzko ohiturak dira bigarren zatian bildutakoak. Arabako eta Nafarroako sustrai sendoko mutil-elkarteen garrantzia, dantzaldiak, neskatan ibiltzea eta era horretako ohiturek senar-emaztegaien arora hurbilduko gaituzte. Geroagoko beste kapituluetan ezkontzako diru­kontuakdirukontuak, arrioa —lehen garrantzi handia baitzuen—, ezkontzarako prestakuntzak elizako deiak egin bitartean, ezkongaien agurra, gonbidapenak eta ezkonberriei egindako opariak dira zati honetan aztertutako ohiturak.
Hamabigarrenetik hamabosgarrenera bitarteko kapituluetan ezkontza aztertu dugu. Ezteguetarako gonbidatuak, ezkontza bera, ezkonbazkaria eta bertako ohiturak, ezkontzaren ondorengo eskaintzak, arrioaren gurdia eta bizileku berrira sartzea dira aztergai nagusiak. Obraren amaieran mutilzahar eta neskazaharren bizimodua, zaharren eta alargunen arteko ezkontzak eta harreman bereiziekin lotutako usarioak jaso ditugu.
127 728
ediciones