Cambios

Saltar a: navegación, buscar

JUEGOS DE CARRERAS/eu

1 byte eliminado, 13:12 6 feb 2019
sin resumen de edición
Jolas mordo batek lasterketa du, modu batean edo bestean, bere osagaien artean. Lehen sailkapen batean, bereiz daitezke, batetik, xedetzat lasterketa bera duten jolasak, eta, bestetik, lasterketa beste batzuen arteko osagaietako bat dutenak. Nolanahi ere, komeni da esatea berez lasterketa diren jolasek ere, askotan, beren lehiakortasun zentzua galdu eta denbora-pasa ludiko huts bihurtuko direla.
== Berez lasterketa diren jolasak. lasterketak Lasterketak ==
Abiadurako lasterketa jolas komuna da inkesta egindako herri ia guztietan. Eskuarki haurrak dira praktikatzen dutenak, nahiz eta ez izan haien kontua soilik. Oro har, antolatzen dira ikusteko nor iristen den lehenago, lasterka, irteera puntu batetik abiatuta aurretik ezarritako helmuga batera; helmuga hori izan daiteke kale bat, etxe bat, horma bateko harri jakin bat, arbola bat...
Lasterketako jolas original bat «Zapatos en montón» («Zapatak piloan») deritzona da. Lehiakide asko izan daitezke eta sexu desberdinetakoak, eta denek oinutsik gelditu eta oinetakoak pilo batean nahastuta uzten dituzte. Distantzia bat utzi eta seinale bat egin ondoren, bakoitza bere oinetakoen bila doa, jantzi egiten ditu eta irteerako puntura itzultzen da. Hori egiten duen lehena da irabazlea.
== Osagaien artean lasterketa duten jolasak. lasterketa Lasterketa jolasak ==
Hemen jaso diren jolasetan lasterka egitea da elementurik esanguratsuena, baina horren materializazioa desberdina da batzuetan eta besteetan, bakoitzaren deskribapen xehean ikusiko den bezala. Batzuetan, beste lehiakideak ikusteko laster egiten da; askotan, hori ez da nahikoa izango eta jolaskideak ukitu edo harrapatu beharko ditu, eta kasu batzuetan lehiakideek abiadura handia hartu beharko dute ukituak ez izateko.
Lau parte-hartzailek nork bere izkina hartzen dute eta bosgarrena, ''pagatzen duena ''(itsu geratzen dena), horietako bat hartzen saiatzen da besteek beren postuak trukatzen dituztenean. Jokalari gehiagok ere parte har dezakete, baina izkinen kopuruak parte-hartzaileen kopuruak baino unitate bat txikiagoa izan behar du beti.
=== Al pañuelito por detrás. Zapi zuria atzetik. ===
Jolasaren izenak parte-hartzaileek erabiltzen duten objektuan du jatorria. Neska koxkorrak lurrean esertzen dira, korroa eginez. Horietako bat ''ama'' da, eta taldearen atzealdean paseatzen da, neurri batean jolasa zuzentzeko balio duen kanta bat kantatuz, eta ezkutaturik daraman jantzi bat korroko neska koxkorretako baten atzean uzten du. Neska koxkor hori, atzealdean jantzia duela jabetuta, hura jaso eta lasterka hasten da ''amaren'' atzetik. Jantziarekin ''ama'' jotzea lortzen baldin badu, irabazi egiten du eta bere eserlekura itzuliko da; ''ama'' leku horretara lehenago iristen baldin bada ukitua izan gabe, aldiz, ''pagatu'' egin beharko du.
{{DISPLAYTITLE: V. LASTERKETA JOLASAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones