Cambios

Saltar a: navegación, buscar

LA CONDUCCION DEL CADAVER A LA IGLESIA/eu

1 byte añadido, 10:44 12 nov 2019
sin resumen de edición
Antzina, inkesta egindako herrietan jaso denez, hilaren etxeko etxekonekoek zuten andak eramateko edo hilkutxa garraiatzeko ardura. Kofradiak sustraituta egon ziren herrietan, hila haietako bateko kide baldin bazen, kofradia horretako kideek eramaten zituzten andak. Hila etxe bat baino gehiagoren jabe zen kasuetan, ohikoa izan zen maizterrak arduratzea gorpua eramateaz.
Araban, tradizioaren arabera, hilaren auzoko edo herriko mutil gazteak ziren andariak. Haiek arduratzen ziren «karitatea» “karitatea” prestatzeaz eta banatzeaz ere. Bizkaian jaso denez, antzina zabalduta egon zen hilkutxa eramaten zutenak auzokide ezkondu edo ezkongabeak izatea hilaren egoera zibilaren arabera. Euskal Herri kontinentalean ere<ref>Michel DUVERT. «Données Ethnographiques “Données ethnographiques sur le vécu traditionnel de la Mort mort en Pays Basquebasque-nord» nord” in ''Munibe, '', XLII (1990) 481. or.</ref>, hilkutxa eramaten zutenak, ''hilketariak'', hilaren etxeko etxekonekoak izaten ziren. Eskuarki lehen auzokideak, ''lehenauzoa'' zeritzonak, aukeratzen zituen, eta zeregin horretan kontu handiz ibili behar izaten zuen parte hartzea zegokion inor ez uzteko kanpoan.
Denborak aurrera egin ahala, hilkutxa eramaten zutenak etxekonekoak izateko ohitura galdu ez arren, gero eta gehiagotan hilaren ahaideak eta lagunak izan dira gorpua eramateko ardura hartu dutenak.
Eskuarki, eramaileak lau izaten ziren. Aurkako gorabehera batzuk egokitzen baziren, hala nola egin beharreko ibilbidea luzea izatea, edo garraioa konplikatua izatea bideen egoeragatik edo hilaren pisuagatik, orduan sei edo zortzi izaten ziren eramaileak. Kasu horietan, aldez aurretik ezarritako puntu batzuk zeuden txanda aldaketa egiteko. Aldi berean otoitz bat errezatzen zen edo, besterik gabe, segiziokoek, eta batez ere eramaileek, atseden hartzeko baliatzen zen.
 {{DISPLAYTITLE: X. GORPUTZA GORPUA ELIZARA ERAMATEA}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones