Cambios

Saltar a: navegación, buscar

MATANZA DOMESTICA DE ANIMALES/eu

2553 bytes añadidos, 07:34 2 sep 2019
sin resumen de edición
Duela hogeita bost urte arte, txerri-hiltzea Baskoniako landa-eremuetako etxe eta familia gehienetako jarduera komuna izan da, halako moldez non herri askotan txerririk hiltzen ez zuten etxeak ''pobreak'' zirela esaten zen, eta, alderantziz, zenbat eta txerri gehiago sakrifikatu, orduan eta aberats-ospe handiagoa zuten etxeek:
 
=== Gizentzea ===
 
Txerria landako edo baratzeko produktuekin gizentzen da, eskualdearen arabera: arbia, erremolatxa, patata, babak, aza, artoa, gari-zahia eta abar. Batzuetan elikadura horri artirina edo zahia zeukaten egoskariak gehitzen zitzaizkion.
 
=== Hiltzearen garaia eta sinesmenak. Azeguna ===
 
Txerri-hiltzea udazkeneko eta neguko hilabete hotzetan egiten da. San Martin jaia, azaroaren 11, egun seinalatua da lan horretarako, Arabako esaldi herrikoiaren arabera: ''«Por San Martín sal del cortín»'' («San Martin egunez, irten ukuilutik»). Nafarroako eremurik hegoaldekoenean, hiltzea urtarrilean eta otsailean egiten da batez ere.
 
=== Sakrifizioa. Txerri-hiltzea ===
 
Hiltzearen eguna finkatu eta gero, ondorengo lan gogorretan erabiliko diren elementu guztien erosketa edo hornidura egiten da.
 
Ahaideei eta auzokideei abisatzen zaie. Hiltzeak dakartzan zeregin ugarien ondorioz, ezinbestekoa da horien laguntza eta lankidetza, hala gizonena nola emakumeena.
 
=== Erreskaldatzea ===
 
Behin odolustuta, larruazala erretzen zaio. Arabako leku askotan, hankak eta belarriak ebakitzen zaizkio aurretik. Belarrietako hutsuneak eta odolustu deneko zauria trapu zuri batekin edo lastoa sartuta estaltzen dira, errautsik ez sartzeko.
 
=== Hustea ===
 
Aberea erreskaldatu eta garbitu ondoren, ireki egiten da, barrutik husteko, ''tripie'' ''askatu'' (Bermeo-B). Horretarako, eskailera batetik edo horretarako prestatutako kako batetik zintzilik jartzen da, eta kanalean zabaltzen da labana batekin edo ''poadera'' batekin (Elo-N). Aurretik, uzkia itxi zaio, ''cular'' (Galdames-B)
 
=== Hoztea eta uztea ===
 
Behin erraiak atera eta hustuta, ur hotzarekin eta trapu fin batekin garbitzen da barrua. Leku askotan, oihal hori lihozkoa izaten zen, ''ehunezko'' (Zeanuri-B). Ondoren, leku fresko batean jartzen da zintzilik, beste animalien (txakurrak, katuak edo saguak) irismenetik kanpo, eta utzi egiten da hurrengo egunera arte; hurrengo egunean, zatikatu egingo da. Aireztatzeko eta hobeto lehortzeko, irekita eusten da, makila edo taket batzuk zeharka kokatuta, erraiak ateratzeko sabelean egindako zuloa baliatuta horretarako.
 
=== Pisatzea eta zatikatzea ===
 
Garbituta eta hoztuta, animalia kanalean pisatzen da, haren salneurria kalkulatzeko eta zehazteko zenbat egunetan egon beharko duten urdaiek eta urdaiazpikoek adoboan.
 
=== Hestebeteak ===
 
Hiltzearen ondoko bigarren edo hirugarren egunean prestatzen dira, odolkia izan ezik, odolkia odola fresko dagoela egiten baita.
 
Eskuarki, gehien prestatzen diren hestebeteak odolkiak eta txorizoak edo lukainkak dira, eta emakumeek izaten dute horiek egiteko ardura. Gizonaren parte-hartzea urria da. Batzuetan, emakumeei laguntzen diete okela txorizoetarako zatikatzen, janaria txikitzeko makina abian jarrita.
 
=== Hiltzearen garaiko opariak ===
 
Hiltzea dela-eta, auzokideei eta ahaideei odolkiak eta txerriaren beste zati batzuk ematen zaizkie opari. Kortesiazko ekintza bat da, eta auzokidetasunaren edo ahaidetasunaren hurbiltasun fisikoaz harago doan harremana eta lotura adierazten du. ''«Odolosteak ordeaz» ''bizkaierazko esaldiak adierazten du opari hori aurrez ezarritako truke baten parte dela.
== Ardiak eta arkumeak. Ardikiak ==
Ardiaren okelari ''ardikia ''(Zeanuri-B) deitzen zaio, eta ahariarenari ''zikirokia ''(LuzaideNLuzaide-N). Oso ohikoa izan da horren kontsumoa lurraldeko eskualde askotan duela berrogei edo hirurogei urte arte, baina gaur egun kontsumo hori urrituta dago.
=== Sakrifizioa ===
Ardia hiltzea etxeko gizonaren lana da; hestebeteak egiteaz eta okelaren kontserbazioaz, aldiz, emakumea arduratzen da.
Abuztuan, ardi antzu bat erosten zitzaien artzainei, ''antzue, ''errape ihartua duena, ''errape-galdue, '', edo hausnar ahuldua duena, ''ausnerrea gelditu. ''. Urrira arte gizendu egiten zituzten, eta urriaren amaieran hil. Abere osoa aprobetxatzen zen: hesteekin odolkiak egiten ziren, okela zezinatan gordetzen zen, eta larruazala, ''ardi-narru ''(Zeanuri-B), saldu egin ohi zitzaien traperoei.
== Untxiak ==
Etxeko hegaztiak oso antzinatik baliatu izan dira; batez ere, oilo, kapoi, ahate eta usoak, eta, neurri txikiagoan, barnealdeko eremuetan, indioilarrak. Hala ere, horien okelaren kontsumoa ez da ohikoa, apartekoa baizik, gehienetan jai eta gertakari jakin batzuei lotutakoa.
Actualmente=== Oiloak, el ganado vacuno se sacrifica por lo general en mataderos municipales o comarcales y su carne es luego vendida en carnicerías.oilaskoak, kapoiak eta oilarrak ===
A primeros de siglo, y aún en décadas posteriores era común, sobre todo en el área atlántica de Vasconia, el sacrificio doméstico de novillos o vacas. Esta matanza tenía lugar en el otoño; sus carnes magras, Oiloa ''arakie, (oilo/ollo)''eran conservadas en sal y servían de condimento a los caldos y cocidos(arrunta) arrautzak erruteari uzten dionean sakrifikatzen da. Gaur egun, oiloaren kontsumoa landa-eremuetan baino ez da neurri handi samarrekoa, durante todo el añoharen okelaren komertzializazioa ez baita oilaskoena bezain intentsiboa.
Así mismoOiloaren okelak eta harekin egindako saldak, con ocasión de los grandes acontecimientos familiares como bodas y otras fiestas colectivas''oilosalda ''edo ''oilozopa ''(arrunta), eran frecuentes las matanzas domésticas de animales vacunos; su carne fresca constituía la base principal de estas comidas festivasestimazio handia zuten antzina, eta jaiegunetako aparteko jakia ziren.{{DISPLAYTITLE: IV. MATANZA DOMÉSTICA DE ANIMALESETXEKO ABEREEN HILTZEA}} {{#bookTitle:Alimentación doméstica en vasconia Etxeko Elikadura Euskal Herrian | Alimentacion_domestica_en_vasconia/eu}}<div class="subindice">Apartados:=== [[Matanza_del_cerdo|Matanza del cerdo]] ====== [[Ovejas_y_corderos_Ardikia|Ovejas y corderos. Ardikia]] ====== [[Cabras_y_cabritos|Cabras y cabritos]] ====== [[Ganado_mayor|Ganado mayor]] ====== [[Conejos|Conejos]] ====== [[Aves_domesticas|Aves domésticas]] ====== [[Carnes_de_caza|Carnes de caza]] ===</div>
127 728
ediciones