Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Elizkizunetan etxeko hilobi bakoitzean egindako jarduera, bereziki hilaren etxean hileten egunean eta lutoaren garaian, aldare nagusian meza-emaileak zuzenduta egiten den zeremoniaren mende dago. Mezak irauten duen bitartean argi geratzen da bi «aldareetan», nagusian eta etxekoan, gertatzen direnen artean dagoen mendekotasun harremana. Eskaintzei dagokienez, mezako eskaintzan geratzen da argi, eskaintzaileak aldareko harmailetara hurreratzen direnean apaizari eskaintzak emateko haren estolaren edo manipuluaren barrenari musu eman eta gero. Etxeko hilobian, familia bakoitzeko ordezkariek argiak pizten dizkiete beren arbasoei, errespontsuak ateratzen dituzte haien arimen alde eta are tumulua ere izan zen hura batzuetan, gorpurik gabe egindako hiletetan.
== Argi eskaintza. argi Argi egitea ==
Euskal herritarren artean sakon sustraitutako ohitura izan zen, indarrean hirurogeiko hamarkadara arte —Vatikanoko II. Kontzilioarekin abiatutako erreforma liturgikoa—, hilei egindako argi eskaintza. Hileta elizkizunak ospatu bitartean, beste garai batean, kiribildutako kandela eta kandelatxo ugari egoten zen piztuta etxeak parrokiako elizan zeukan hilobian, eta han luzaz jarraitzen zuten hileta elizkizunen ondoren.
Hileta elizkizunak iraun bitartean, honako erritual hau egiten zen: eskaintzaren garaian, hilaren etxeko hilobiko emakumeetako bat, edo, bestela, haren izenean, ''andere serora'' edo emakume elizaina, aldarera hurreratzen zen, eskuan eskaintza zuela, apaizari emateko, eta haren gainean edo beste esku batean argi bat. Apaiza harengana joaten zen, presbiteriotik jaitsita, eskaintza hartzeko, estola edo manipulua emanez musu eman ziezaion, eta, horren ondoren, bakoitza bere lekura itzultzen ziren biak.
== Diru eskaintzak hilobian. errespontsuak Errespontsuak ==
Hilobi gainean edo eliz atarian utzi eta, hilaren arimaren aldeko otoitz bat esan zezan, apaizari ematen zitzaion limosnari esaten zioten herritarrek errespontsua. Limosna eta otoitza eskatzen dituen ekintza horri deitzeko askotan erabili da ''«sacar responsos»'' edo «errespontsuak atera» esaldia.
Errezatutako otoitz bakoitzari (errespontsua) sari txiki bat zegokion, halako moldez non errezoen kopurua eskainitako diruaren araberakoa zen. Diruzko eskaintza horiek antzina hilobian helburu berarekin uzten ziren ogiak ordezkatu zituzten, denborak aurrera egin ahala.
 
{{DISPLAYTITLE: XVII. ESKAINTZAK ETA ESKARIAK HILOBIAN. ARGIAK, OLATAK, HIL-OTOITZAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones