Cambios

PLEGARIAS EN LA MESA FAMILIAR/eu

No hay cambio en el tamaño, 10:02 22 ene 2018
sin resumen de edición
<languages></languages>
== BEDEINKAPENAREN GAUR ARTEKO IRAUPENA Bedeinkapenaren gaur arteko iraupena ==
Etxeko jatorduen aurretik otoitz bat esatea ohitura zabaldua izan da Baskoniako lurralde osoan, duela zenbait hamarkadara arte. Ohikoa izan da gosaria, askaria edo bakarkako mokadu bat hastean aitaren egitea ere.
Praktika horiek iraun egiten dute, baina familia batzuetan mahaiaren bedeinkapenaren erritua murriztu egin da, oro har, eta ez da egiten familia-gertakariak direla-eta egindako otordu eta oturuntzetan, baizik eta Gabon afarian, urteurrenetan eta antzekoetan.
== FAMILIAN EGINDAKO OTOITZAK Familian egindako otoitzak ==
Informatzaileek oraindik ere gogoan dituzten garaietan, elizetako kanpaien soinuek bereizten zituzten egunaren zatiak landa-eremuetako herrietan. Kanpai horien soinuak eguerdian, eguerdi arteko lanen amaierarekin batera, «Angelusaren» ordua iragartzen zuen. Etxe askotan kanpai-jotze horri kasu egiten zitzaion bazkariari ekiteko, «Angelusaren» otoitzaren ondoren.
== MAHAIA BEDEINKATZEKO ERRITUA Mahaia bedeinkatzeko erritua ==
Mahaiaren bedeinkapena mahaikide guztiak mahaiaren inguruan eserita daudenean egiten da. Horretarako, antzina, gizonek burua agerian uzten zuten, txapela kenduta, eta emakumeek ahaleginak egiten zituzten umeak, otoitzak zirauen bitartean, geldirik, isilik eta eskuak bilduta egon zitezen.
Tradizionalki, familiako pertsona nagusi batek zuzentzen zuen bedeinkapeneko otoitza.
== BEDEINKAPENEKO OTOITZAK Bedeinkapeneko otoitzak ==
«Pater Noster» bat esatea izan da mahaia bedeinkatzeko modurik ohikoena. Eskari hori hiru otoitzek osatzen dute: Aita Gure bat, Agur Maria bat eta Aintza bat.'' ''Zuzentzen duenak bakarka esaten du otoitz bakoitzaren lehen zatia, eta mahaikideek bigarren zatia esanez erantzuten diote.
127 728
ediciones