Cambios

Saltar a: navegación, buscar

PRESAGIOS DE MUERTE. HERIOTZAREN ZANTZUAK/eu

18 bytes eliminados, 07:39 17 sep 2019
sin resumen de edición
Bermeon (B), adibidez, sinesmen zabaldua da txakurrek ahalmen berezia dutela heriotzaren gertutasuna igartzeko; gauean etenik gabe zaunka egiten dutenean auzoko norbaiten heriotza iragartzen dute. Berrogeita hamarreko hamarkadan, Atalde herrian, txakur batek bi edo hiru gau jarraian eman zituen etengabe zaunka egiten baratze batean, eta, horrenbestez, auzoko emakumeak norbait hilko zela esaten hasi ziren. Baratze hartatik gertu bizi zen emakume bat hil zen ezustean, eta era guztietako komentarioak egin ziren; horietako baten arabera, lapurreta asko egin zituen emakumeak bere bizitzan, eta horregatik ibilia zen deabrua haren etxe inguruan azken egunetan; txakurrek deabruen presentzia hautemateko dohain bereziak zituzten.
=== Oilarraren Oilarra kukurruka ===
Oilarraren kukurrukua, gauean edo desorduetan, heriotzaren zantzutzat hartu ohi da, edo adur txarrekotzat gutxienez. Iragarpen gaizto hori desegiteko, herri batzuetan animalia sakrifikatu edo saldu egiten zuten; beste batzuek gatz-eskukada bat botatzen zuten sutara, txakurraren oihua entzutean bezala. Herri batzuetan antzeko sinesmenak jaso dira, oiloekin erlazionatutakoak.
Berganzon (A) uste zen kanpaiak ohi zuena baino durundi handiagoa egitea heriotza iragartzen zuen zantzua zela. Durruma Kanpezun (A) Apilaizko kanpaiak entzuten zirenean, uste zen Durrumako norbait bat hilko zela. Kanpaiak edo erlojuak soinu sostenitua egiten zuenean, herriko norbait hilko zela ere esaten zuten.
=== Justu ordaindu, neurtu eta edo pisatzea ===
Atal honetan, heriotza-iragarpentzat jotako beste kointzidentzia bat jasotzen da. Kasu honetan, dirua edo beste produktu bat eskatzen zaionean, eskatutako kopurua justu ordaintzen, neurtzen edo pisatzen duenari egokitzen zaio adur txarra. Paradoxikoki, batzuetan kontrakoa interpretatzen da, halako moldez non pertsona horrek ziurtatua duen denbora-tarte jakin batean bizirik jarraitzea.
Zaratak heriotzaren iragarpentzat hartzen dituen interpretazioa lotuta dago zaratak arimek egindakoak direla dioen sinesmenarekin<ref>Ikus ''Mamuak eta arima herratuak'' atala.</ref>. Horrela, Pipaónen (A) etxean norbait gaixo zegoenean eta zarata arraroak edo objektuen azalpenik gabeko erorketak entzuten zirenean, esaten zen arimak zirela, gaixoari eta familiakoei iragarri nahian gaixoa laster hilko zela.
=== Hiltzetik eratorritako zantzuak Hilaren begi irekiak ===
Batzuetan, hildakoaren itxura etorkizuneko heriotzen zantzutzat hartzen da.
Alderdi horretatik begiratuta, egoerarik esanguratsuena da hilotza hila begiak zabalik dituela gelditzea. Orduan esan ohi zen hori laster beste norbait hilko zela adierazten zuen zantzua zela (Lekaroz-N)<ref>Resurrección M.ª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza'', I. MadridMadril, 1935, 217. or.</ref>, eta litekeena zela hildakoaren familiakoa izatea. Hortik dator hildakoari hilotzari begiak berehala ixteko ardura (Bermeo, Kortezubi-B).
{{DISPLAYTITLE: I. HERIOTZAREN ZANTZUAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones