Cambios

PROCEDIMIENTOS DE SELECCION PREVIOS A LOS JUEGOS/eu

40 bytes añadidos, 08:06 26 jun 2019
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<div style="margin-left:0cm;"></div>
<div class="mw-translate-fuzzy">
Jolas bakoitza hasi aurreko hautaketa prozedura bat edo birekin lotzen da normalean; prozedura horiek aldaketarik gabe erabiltzen dira.
Hautaketa metodo hau praktikatzeko ere ez da inongo objekturik behar. Jolasean parte hartzen dutenak korro batean biltzen dira eta haietako batek estrofak edo zenbakiak errezitatzen ditu. Zozketari ekin aurretik, haurrak eskua astindu ohi du airean eta gero parte-hartzaileak seinalatzen ditu txandaka, bera ere barne, jokalari bakoitzari silaba bat edo hitz bat egokituta. Batzuetan bularra ukitzen du edo, bestela, besterik gabe atzamarrarekin seinalatzen ditu. Azken hitza egokitzen zaion haurra aske gelditzen da edo, bestela, berari dagokio itsu izatea, aurretik hitzartutakoaren arabera. Adibidez, zozketa azkar bat egin nahi izanez gero, estrofako azken silaba egokitzen zaionari dagokio itsu izatea. Bestela, aske geratzen da eta zozketak aurrera jarraitzen du, harik eta bat izan ezik denak eliminatzen diren arte.
{{DISPLAYTITLE: IV. JOLASEN AURREKO HAUTAKETA PROZEDURAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
</div>
9794
ediciones