Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

13 bytes eliminados, 16:18 2 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
__TOC__
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
 
Landa-etxe tradizionala, baserria, mende askotako erakundea da. Herrialdean bertan egon da aspaditik, eta denboraren iragaitea gorabehera, bere ezaugarriak mantendu ditu kultura-aro ezberdinetan<ref>Honi gagozkiolarik, datu aipagarria da etxearen gaiak gure herriko literaturan izan duen trataera eta hedapen handia.</ref>. Hori guztia adierazpidea da, eta ez bakarrik antzinatasunarena, baita egoera berrei egokitzeko duen gaitasunarena ere, betiere, bere oinarrizko ezaugarriak mantenduz.
Tradiziozko landa-etxea aztertuko da; hortaz, kanpoan geratuko dira jauregi, jauntxo-etxe eta bestelako eraikin bereziak. Beste horrenbeste gertatuko da eraikin publiko edo komunekin, hala nola, udaletxe, eskola, eliza eta abarrekin, obra honetako ikergai ez direnez gero.
[[File:2.3 Zurutuza (Zututze) Zeanuri (B) c. 1925.JPG|center|600px|Zurutuza (Zututze), Zeanuri (B), c. 1925. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: Fondo Felipe Manterola, con un particular agradecimiento a su nieto Mikel Manterola.|class=nofilter]]
Egiturari dagokionez, etxea atalka aztertuko bada ere (teilatua, zimenduak eta hormak, baoak, barne-banaketa), lanean bada atal bat non lurralde guztietako etxe-moldeak deskribatzen diren, izan baserriak, hiribilduetako etxeak, arrantzaleenak edo Nafarroako Erriberako leizeetakoak.
[[File:2.1 Erro (N) 1979.JPG|center|600px|Erro (N), 1979. Fuente: Itinerarios por Navarra. Montaña. Pamplona. II. Pamplona: Salvat y Caja de Ahorros de Navarra, 1979, p. 100.]]
[[File:2.5 Ainhoa (L) 2011.JPG|center|600px|Ainhoa (L), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.
Gure kulturan norbanakoak leku jakin batekotzat jo izan du bere burua, izan ibar, eskualde edo, zehatzago, etxe batekoa. Familia-etxea ez da paisaian kokaturiko zerbait bakarrik: hori baino gehiago, barne- eta buru-munduari, mundu afektiboari, lotutako elementua da.
[[File:2.6 Muskildi (Z) 2011.JPG|center|600px|Muskildi (Z), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
=== Sutondoa, etxearen ardatza ===
9794
ediciones