Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

82 bytes añadidos, 16:18 2 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
__TOC__
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
 
Landa-etxe tradizionala, baserria, mende askotako erakundea da. Herrialdean bertan egon da aspaditik, eta denboraren iragaitea gorabehera, bere ezaugarriak mantendu ditu kultura-aro ezberdinetan<ref>Honi gagozkiolarik, datu aipagarria da etxearen gaiak gure herriko literaturan izan duen trataera eta hedapen handia.</ref>. Hori guztia adierazpidea da, eta ez bakarrik antzinatasunarena, baita egoera berrei egokitzeko duen gaitasunarena ere, betiere, bere oinarrizko ezaugarriak mantenduz.
Tradiziozko landa-etxea aztertuko da; hortaz, kanpoan geratuko dira jauregi, jauntxo-etxe eta bestelako eraikin bereziak. Beste horrenbeste gertatuko da eraikin publiko edo komunekin, hala nola, udaletxe, eskola, eliza eta abarrekin, obra honetako ikergai ez direnez gero.
[[File:2.3 Zurutuza (Zututze) Zeanuri (B) c. 1925.JPG|framecenter|600px|Zurutuza (Zututze), Zeanuri (B), c. 1925. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: Fondo Felipe Manterola, con un particular agradecimiento a su nieto Mikel Manterola.|class=nofilter]]
Egiturari dagokionez, etxea atalka aztertuko bada ere (teilatua, zimenduak eta hormak, baoak, barne-banaketa), lanean bada atal bat non lurralde guztietako etxe-moldeak deskribatzen diren, izan baserriak, hiribilduetako etxeak, arrantzaleenak edo Nafarroako Erriberako leizeetakoak.
Hiru atal luzetan, etxeak eraikitzeko erabili izan diren lekuan lekuko materialak, eraikuntza-prozesua eta inguruaren eragina aztertuko dira. Dena dela, orokorrean harriaren erabilera nagusi izan dela esan esan liteke, eta beste horrenbeste gertatzen da egurrarekin etxe barruan. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, bestelako materialak egon ez edo lortzeko gaitzak diren kasuetan, adobea ere erabili izan dela. Leku guztietan adreiluak erabili dira etxeetako barne-banaketa egiteko, eta teilak, estalduran.
[[File:2.1_Erro_19791 Erro (N) 1979.pngJPG|framecenter|600px|Erro (N), 1979. Fuente: ''Itinerarios por Navarra. Montaña. Pamplona''. II. Pamplona: Salvat y Caja de Ahorros de Navarra, 1979, p. 100.]][[File:2.5_Ainhoa_20115 Ainhoa (L) 2011.pngJPG|center|frame600px|Ainhoa (L), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.
Gure kulturan norbanakoak leku jakin batekotzat jo izan du bere burua, izan ibar, eskualde edo, zehatzago, etxe batekoa. Familia-etxea ez da paisaian kokaturiko zerbait bakarrik: hori baino gehiago, barne- eta buru-munduari, mundu afektiboari, lotutako elementua da.
[[File:2.6_Muskildi_20116 Muskildi (Z) 2011.pngJPG|framecenter|600px|Muskildi (Z), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.]]
=== Sutondoa, etxearen ardatza ===
Sutegiaren ondoan edo ganbaran ogia egiteko erabiltzen zen labea zegoen leku askotan. Ez da ahaztekoa, bide batez, elikagai horrek gizakientzat izan duen garrantzia. Ondoren, labea kanpora atera zen, etxe alboko eraikuntza libre batera.
[[File:2.2_Guisando_en_fogon_bajo_Apellaniz_19812 Guisando en fogon bajo. Apellaniz (A) 1981.pngjpg|framecenter|600px|Guisando en fogón bajo. Apellaniz (A), 1981. Fuente: López de Guereñu, Gerardo. “Apellaniz. Pasado y presente de un pueblo alavés” in ''Ohitura'' 0, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1981, . p. 51.]]
Familiaren bizimodua sukaldean, suaren inguruan, egiten zela esan dezakegu. Gela horretan, ''sutondoan'' edo ''supazterrean'', egiten ziren etxeko eguneroko bazkalorduak. Plater edo ontzi komun batetik hartzen ziren elikagaiak, eta, jatearekin batera, bertan egiten ziren hainbat eta hainbat ekintza: otoitz egiten zen, familiako hildakoak gogoratzen ziren, goizeko garbiketak harrian egiten ziren, sukaldea ikaste-irakaste lekua zen gazte eta zaharrentzat, ipuin eta kondairak entzuten ziren, guraso edo aitona-amonen zaintzapean bertan egiten zituzten umeek eskolako lanak, eta abar. Fisikoki nahiz espiritualki etxeko gela beroena da.
Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egitearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, egoera hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.
[[File:2.4 Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B) 1977.jpg|framecenter|600px|Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 1977. Fuente: Segundo Oar-Arteta, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
“Familia” hitza “ondorengo” berbaren sinonimo ere bada, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Bikote batek lehenengo seme-alaba edukitzean, ondokoa esaten da: ''“Han tenido familia”'' edo ''“familia izan dute”''. Hortaz, umerik gabeko bikote batek ez luke familia bat osatuko. Bide horretatik ulertu behar da XVI. mendeko Bizkaiko ondoko errefraua: ''“Eztai etxerik, ez duena aurrik”''.
Laburbilduz, Barandiaranek tradiziozko familiaz egiten zuen gogoeta ekar genezake hona: tradiziozko familiaren ezaugarritzat ondo definituriko feminismoa har liteke. Horren erakusgarri dira sexu-bereizketarik gabeko oinordekotasunaren existentzia, senar-emazteek ezkontzari emaniko ondasunak batak zein besteak kudeatu ahal izatea, bien arteko berdintasuna esparru zibilean, eta etxeko, elizako eta sepulturako erlijio-bizimoduan nahiz sutondoko kultura-errituetan emakumezkoak nagusi izatea.
{{DISPLAYTITLE: Hitzaurrea}}{{#bookTitle:Casa y familia en Vasconia Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
&nbsp;
9794
ediciones