Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:10 20 dic 2017
sin resumen de edición
Familia etxearen ardatza da, eta, aldi berean, familiadun etxeek, sendotasuna emateaz gain, auzotasuna eta gizartea egituratzen dute. ''Etxekoak'' hitzak etxe jakin batean bizi diren odol bereko eta belaunaldi ezberdinetako bizilagunak izendatzen ditu. Eurena zen, gainera, etxea mantendu eta iraunarazteko ardura. Bigarren zirkulu batean daude familiako gainerakoak, hots, ''senideak''. ''Senide'' berbak odole ko ahaidetasuna adierazten du. Etxean jaio baina beste etxe batera bizitzen joan eta familia berri bat osatzen dutenak dira. Jatorrizko etxearekin harremana mantendu ohi dute: herriko jaiegun handietan nahiz urteko jaiegun berezietan –Gabonak eta, batez ere, Domusantu Eguna– itzultzeko ohitura egon da. Aipatutako jaiegun bat dela-eta senideak senar-emazte eta seme-alabekin sortetxean batzen direnean, ''familia osoa'' edo ''familia guztia'' batu dela esaten da.
Hirugarren zirkulu batean senitartea egon­go egongo litzateke, hau da, ''urruneko senideak'' eta ''erantsiak''. Hirugarren talde horrekiko lotura hobi­ratze hobiratze eta hileta-elizkizunetan ikusten da, batik bat.
Etxearen izen edo abizenari erantsitako ''-tarrak'' atzizkiak familia bere osotasunean hartzen du, hots, senitartekotasun-maila guztiak. ''“[Uribe]tarrak”'' forma gaztelaniazko “Los [Uribe]”-ren parekoa da, esaterako. Gaztelaniazko ''linaje'' edo ''familia troncal'' esateko, euskaraz ''leinu'' hitza ere erabiltzen da. ''Senitartea'', biltzen duten osoko bil­kurek, funtzio bikoitza bete izan dute tradi­zioz: odol-loturei eustea eta arbasoak ohoratzea. Familiako hildakoek familiakoak izaten jarraitzen dute. Hori dela eta, etxekoek hil­urteurrenetan gogoratzen dituzte, eta, are nabarmenago, Domusantu Egunean.
127 728
ediciones