127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Nekazaritza eta abeltzaintzatik haratago, artzaintzari edo arrantzari lotutako bizimoduan, kasurako, senarrak kanpoan denbora luzea egiteak berez gizonezkoenak ziren beharrak emazteek egin behar izatea zekarren.
Emakumezkoek aurretik ezagutu gabeko autonomia eta dirua ematen dion etxetik kanpoko kanpoko lana edukitzeak lan-banaketaren eraldaketa eraldaketa ekarri du. Esparru ezberdinetako ardurak hartzen ditu: lan-mundukoak, gizarteari dagozkionak, politikoak eta abar.
Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoekin joaten ziren tabernetara, eta emakumezkoek emakumezko lagun eta auzokoekin igarotzen zuten denbora libre apurra, berbetan edo karta-jokoan. Gutxitan ibiltzen ziren elkarrekin, ezkongai-aldian salbu. Hala ere, ezkondu ostean ezkongabetasun-sasoiko ohiturak berreskuratzen zituzten. Gaur egun elkarrekin agertzen eta parte hartzen dute gizarte-ekintza gehientsuenetan.