Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:14 20 dic 2017
sin resumen de edición
Antzina, familia barruko hierarkia oso sakona zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdinak. Euskaraz ''berorika'' hitz egiten zitzaien, jendeak zor zien errespetu-maila handiaren erakusgarri, eliza-gizonei, medikuei eta zaharrei. Euskarazko ''zu'' orokortzeak, gaztelaniazko ''tú''rekin gertatu legez, gizarte- eta adin-mailetan oinarritutako hierarkia zaharrak indarra galdu duela erakusten du.
Era berean, gurasoen seme-alabenganako autoritatea –eta aitarena, batez ere– askoz ere gogorragoa zen. Gaur egun lasaiagoa da, eta senar-emazteek seme-alabekiko eskubide eta betebeharrak partekatzen dituzte. Seme-ala­bekalabek, bestalde, antzina baino gazteago uzten dute etxea, ez bada ekonomikoki –zenbaitetan arazoak baitituzte–, bai etxeko eta familiako eginbeharrei dagokienez. Seme-alaben hezi­ketanheziketan, ardura nagusia amena eta, egonez gero, etxeko bestelako emakumeena, oraindik ere. Euren inplikazioa handiagoa izan ohi da balio erlijioso eta kulturalak erakusteko orduan.
Familiaren ondasunen transmisioa lurralde­en araberakoa zen: ez zen gauza bera foru­erregimenaren mende egotea edo zuzenbide komunaren mende egotea. Antzina, familiako ondasunak baturik mantendu eta etxea antzu bihur zezaketen minifundioak saihesteko, gurasoek hautatzen zuten euren oinordekoen artean nork hartuko zuen etxearen ardura. Are gehiago, hasieratik egiten zuten eginbe­har horren partaide. Euskaraz, etxearen eta etxeari lotutako behar guztien ardura daukan gizonezkoari ''etxagungai'' edo ''etxegai'' esaten zaio. Denborarekin, ''etxagun'' edo ''etxejaun'' bihurtzen da. Arduraduna emakumezkoa denean, ordea, ''etxekoandere'' esaten zaio. Baldintza hori ''“zu etxerako”'' formulan islatzen da. Oinordeko­ak ondorengorik ez daukanean, odoleko seni­de hurbilenen, hau da, ''trongaleko''en ardura iza­ten da etxeko eta familiako ondasunak bere horretan mantentzea.
127 728
ediciones