127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Antzina, familia barruko hierarkia oso sakona zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdinak. Euskaraz ''berorika'' hitz egiten zitzaien, jendeak zor zien errespetu-maila handiaren erakusgarri, eliza-gizonei, medikuei eta zaharrei. Euskarazko ''zu'' orokortzeak, gaztelaniazko ''tú''rekin gertatu legez, gizarte- eta adin-mailetan oinarritutako hierarkia zaharrak indarra galdu duela erakusten du.
Era berean, gurasoen seme-alabenganako autoritatea –eta aitarena, batez ere– askoz ere gogorragoa zen. Gaur egun lasaiagoa da, eta senar-emazteek seme-alabekiko eskubide eta betebeharrak partekatzen dituzte. Seme-alabekalabek, bestalde, antzina baino gazteago uzten dute etxea, ez bada ekonomikoki –zenbaitetan arazoak baitituzte–, bai etxeko eta familiako eginbeharrei dagokienez. Seme-alaben heziketanheziketan, ardura nagusia amena eta, egonez gero, etxeko bestelako emakumeena, oraindik ere. Euren inplikazioa handiagoa izan ohi da balio erlijioso eta kulturalak erakusteko orduan.
Familiaren ondasunen transmisioa lurraldeen araberakoa zen: ez zen gauza bera foruerregimenaren mende egotea edo zuzenbide komunaren mende egotea. Antzina, familiako ondasunak baturik mantendu eta etxea antzu bihur zezaketen minifundioak saihesteko, gurasoek hautatzen zuten euren oinordekoen artean nork hartuko zuen etxearen ardura. Are gehiago, hasieratik egiten zuten eginbehar horren partaide. Euskaraz, etxearen eta etxeari lotutako behar guztien ardura daukan gizonezkoari ''etxagungai'' edo ''etxegai'' esaten zaio. Denborarekin, ''etxagun'' edo ''etxejaun'' bihurtzen da. Arduraduna emakumezkoa denean, ordea, ''etxekoandere'' esaten zaio. Baldintza hori ''“zu etxerako”'' formulan islatzen da. Oinordekoak ondorengorik ez daukanean, odoleko senide hurbilenen, hau da, ''trongaleko''en ardura izaten da etxeko eta familiako ondasunak bere horretan mantentzea.