Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 10:14 20 dic 2017
sin resumen de edición
Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoekin joaten ziren tabernetara, eta emakumezkoek emakumezko lagun eta auzokoekin igarotzen zuten denbora libre apurra, berbetan edo karta-jokoan. Gutxitan ibiltzen ziren elkarrekin, ezkongai-aldian salbu. Hala ere, ezkondu ostean ezkongabetasun-sasoiko ohiturak berreskuratzen zituzten. Gaur egun elkarrekin agertzen eta parte hartzen dute gizarte-ekintza gehientsuenetan.
Antzina, familia barruko hierarkia oso sako­na sakona zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdi­nakezberdinak. Euskaraz ''berorika'' hitz egiten zitzaien, jen­deak jendeak zor zien errespetu-maila handiaren era­kusgarrierakusgarri, eliza-gizonei, medikuei eta zaharrei. Euskarazko ''zu'' orokortzeak, gaztelaniazko ''tú''rekin gertatu legez, gizarte- eta adin-maile­tan mailetan oinarritutako hierarkia zaharrak indarra galdu duela erakusten du.
Era berean, gurasoen seme-alabenganako autoritatea –eta aitarena, batez ere– askoz ere gogorragoa zen. Gaur egun lasaiagoa da, eta senar-emazteek seme-alabekiko eskubide eta betebeharrak partekatzen dituzte. Seme-ala­bek, bestalde, antzina baino gazteago uzten dute etxea, ez bada ekonomikoki –zenbaitetan arazoak baitituzte–, bai etxeko eta familiako eginbeharrei dagokienez. Seme-alaben hezi­ketan, ardura nagusia amena eta, egonez gero, etxeko bestelako emakumeena, oraindik ere. Euren inplikazioa handiagoa izan ohi da balio erlijioso eta kulturalak erakusteko orduan.
127 728
ediciones