Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:13 20 dic 2017
sin resumen de edición
Antzina, senar-emazteen eginkizun eta lanak gaur egun baino mugatuago eta ezberdinduago zeuden. ''Etxea'' eta etxea inguratzen zuen ''etxaldea'' ezberdintzen ziren. Bigarren horren barruan alboko eraikuntzak, tresnak, animaliak, landak eta basoak zeuden. Aurreko guztia, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi batean, produkzioari begira egituratuta zegoen. Etxe barruko eremua elikagaien produkzio eta banatzeari, garbitzeari eta atseden hartzeari begira antolatuta zegoen.
Tradizioz, gizonak etxetik kanpoko lanak egin izan ditu, hau da, nekazaritza, abeltzaintza, artisautza eta bestelakoak. Etxe barrua emakumearen lekua da, ''baratz'' edo ''ortua'' salbu: bertara ere ateratzen ziren, euren ardura zenez gero. Etxe barruan, aitzitik, gizonezkoak kortara “sartzen” ziren; euren arduren barruan zegoen lana zen, nahiz eta emakume­ek emakumeek ere laguntzen zuten, txerriak edo oiloak bezalako animalia txikiagoekin lotutako lane­tanlanetan, adibidez. Emakumezkoak ziren, era bere­anberean, familiako defuntuen, ''gure aurreko''en, kultuaz arduratzen zirenak. Sepulturako nahiz eliza-kanpoko errituetako burua zen.
Nekazaritza eta abeltzaintzatik haratago, artzaintzari edo arrantzari lotutako bizimoduan, kasurako, senarrak kanpoan denbora luzea egiteak berez gizonezkoenak ziren beharrak emazteek egin behar izatea zekarren.
127 728
ediciones