Cambios

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

28 bytes eliminados, 07:09 15 abr 2019
m
Texto reemplazado: «|frame|» por «|center|600px|»
Euskal mendietako abeltzaintzak mendeak iraun ditu, eta horregatik azal dezakegu ganadu-espezie batzuen zein tresneriaren izenak berta-bertakoak izatea eta ez Europako alde honetara K. a. lehen milurtekoan etorri ziren indoeuropar hizkuntzetatik hartutakoak. In - doeuroparrak ez direnen artean daude abereon izenak: AHUNTZ, AKER, ARDI, BEHI, ZEZEN, ZEKOR, IDI, ZALDI, BEHOR, URDE, AHARDI, AKETZ, OR, ZAKUR<ref>R. L. TRASK. ''The history of basque. ''London (Routledge), 1997, 295-303 orr.</ref>.
[[File:3.1_Coincidencia_entre_areas_megaliticas_y_zonas_de_pastoreo_segun_Barandiaran_1927.png|center|600pxframe|Coincidencia entre áreas megalíticas y zonas de pastoreo según Barandiaran (1927). Fuente: ''Anuario de Eusko Folklore'', Tomo VII. 1927 (Dibujo de Don José Miguel de Barandiaran).]]
Azken ikerketa arkeologikoek<ref>Mª Amor BEGUIRISTAIN. «Los yacimientos de habitación durante el Neolítico y la Edad de Bronce en el Alto valle de Ebro», ''Trabajos de Arqueología Navarra (TAN), ''3 (1982), 59-156. orr. A. CAVA; Mª Amor BEGUIRISTAIN. «El abrigo prehistórico del abrigo de la Peña (Marañon, Navarra)» in ''Trabajos de Arqueología Navarra (TAN), ''10, (1991-1992), 69-135. orr. A. ALDAY. «Abrigo de Atxoste-Puerto de Azáceta (Virgala). II Campaña de excavación arqueológica», ''Arqueoikuska ''1997. Idem (1998b): «El depósito prehistórico de Kanpanoste Goikoa (Virgala, Álava). Memoria de las actuaciones arqueológicas 1992-1993». ''Memoria de Yacimientos Alaveses ''5. Arabako Foru Aldundia. J. FERNÁNDEZ ERASO. (1997): «Excavaciones en el abrigo de Peña Larga (Cripán, Álava)» in ''Memoria de Yacimientos Alaveses ''4, (1997) Arabako Foru Aldundia. J. GARCÍA GAZOLAZ. «Los origenes de la economía de producción en el País Vasco meridional: de la descripción a la explicación» in ''Illunzar ''2 (1994), 87-99. orr. Idem. «Apuntes para la comprensión de la dinámica de ocupación del actual territorio navarro entre el VI y el III milenio» in ''Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra ''3, (1995), 86-146. orr.</ref> Euskal Herriko Neolitizazioa uste baino zaharragoa dela egiaztatzen dute. Mendebaldeko Piri nioan, abereen presentzia Kristo aurreko V. milurtekoaren azken laurdenean dokumentatzen da, bai Bizkaiko golkoko isurialdean (Arenazako haitzuloa-B), baita mediterranearrean ere (Peñalarga-A; Los Cascajos, Los Arcos-N). Etapa goiztiar horretan, ardi eta ahuntzen familiakoak izan ziren ugarienak, baina behiaren familiakoak ere bazeuden. Arabako Peñalargako kobazuloan, ardiez —horixe baita ugariena besteen artean— eta behiez gain, etxeko txerria ere bazeuden.
Historikoki, ganaduaren zirkulazio libreak ez du mugarik izan, ez badira lur pribatuak eta beste herri, partzuego edo unio batzuetako larreak banatzeko munarriak. Hormaz edo hesiz mugatu bako lur pribatuetan ere ibiltzeko aukera izan du ganaduak, uzta bildu ostean beti ere. Abere-taldeek soroetan zehar ibiltzeko aukera hori, honako esapidean aipatzen da: ''Soroak zor dio larreari. ''Horixe baita Pirinioetako haranetan gaur egun puri-purian dagoen larre-erregimena (Erronkari-N, esate baterako).
[[File:3.5_Perennite_des_zones_de_paturages_Dolmen_de_Gaxteenia_Mendibe_1980.png|center|600pxframe|Pérennité des zones de pâturages. Dolmen de Gaxteenia. Mendibe (BN), 1980. Fuente: Blot, Jacques. ''Artzainak. Les bergers basques. Los pastores vascos''. San Sebastián, Elkar, 1984.]]
Antzinako abeltzaintza moeta, azienda ukuiluan sartzen hasi baino lehenagokoa, honelakoa zen: mendian hazten ziren behiak eta behorrak, ezelako loturarik gabe, eta okela eta kumeak ziren etekin bakarrak. Bizimodu erdibasatia zuten animaliok euren etxeko marka zeukaten larruan grabatuta. Hala ere, ezin zaie abere izena eman. Animaliok mendian harrapatzeko erabiltzen ziren modu batzuk eta eraikitze-ehizan erabiltzen direnak antzekoak dira; segada eta doba-txakurrak erabiltzen ziren.
Ganadua gobernatzeko modua, larreen aprobetxamendurako erregimena eta abeltzaintza moeta klimak eta lurraren izaerak baldintzatzen ditu. Orain dela bi mila urte, Pliniok (N.H. ''IV'', 10) ''Vasconum saltus ''delakoa (hezea eta basoz betea) eta ''Vasconum ager ''izenekoa (laborez eta mahastiz osotua) bereizi zituen. Bereizketa hura bat dator, oro har, Euskal Herriko alde heze eta lehorraren banaketarekin eta, ez hain zehatz, baina baita atlantiar eta mediterranear isurialdeen bereizketarekin ere. Lan honen gaia kontuan hartuta, ondo egokitzen da banaketa hori gaur egun ere.
[[File:3.3_Atlas_honen_lurraldea_erromatarren_garaian_Santiago_Seguraren_arabera.png|center|600pxframe|Atlas honen lurraldea erromatarren garaian, Santiago Seguraren arabera. Fuente: Segura, Santiago. ''Mil años de historia vasca''. Bilbao, Universidad de Deusto, 1997. (Dibujo adaptado por Luis M. Peña).]]
Atlantiar isurialdean hazten diren abere arrazak bertako hezetasun gehiegira egokituta daude, batez ere sasoi hotzean. Hori aintzat hartuta, ardien familiako arrazak aipatu behar dira, beheko larreetan bazkatzen baitira. Larreotan dagoen hezetasun maila altua dela-eta, behien familiakoek ez daukate bertan bazkatzerik.
Produkzioa handitzeak bertako arrazen galera ekarri du apurka-apurka. Arraza horiek errentagarriak izan ziren antzina, inguruneari egokitzeko gaitasuna zutelako. Gaur egun ez dira hazten ia, produkzio txikikoak baitira; etekin handia lortzeko baliagarriak diren abereak ustiatzen dira gaur. Oraindik desagertu ez diren arrazak larreetan bazkatzen dira etekin handiagoa lortzen duten abereek aprobetxatu ezin dituzten mendi eta basoetan.
[[File:3.2_Moderno_establo_de_ovejas_Izurza_2000.png|center|600pxframe|Moderno establo de ovejas. Izurza (B), 2000. Fuente: Archivo Fotográfico Instituto Labayru: José Ignacio García Muñoz.]]
Bertako arrazak ez galtzeko interesa oraintsukoa da eta horretan pisutsuagoak dira arrazoi kulturalak abeltzainen kezkak baino. Azken urteotan sartu izan dira bertako arrazaren kontzeptuaren barruan antzinatik hazi izan diren abereak. Abeltzainek eurek ezagutzen ez zituzten izendapenak eman dizkiete gainera. Ofizioa zela-eta bidaiak hara eta hona egiten ibiltzen zirenak —tratanteak, kasurako— baino ez ziren ohartzen ganadu moeta bakoitzaren arraza-desberdintasunaz.
127 728
ediciones