Cambios

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

40 bytes eliminados, 10:39 17 may 2019
sin resumen de edición
Historikoki, ganaduaren zirkulazio libreak ez du mugarik izan, ez badira lur pribatuak eta beste herri, partzuego edo unio batzuetako larreak banatzeko munarriak. Hormaz edo hesiz mugatu bako lur pribatuetan ere ibiltzeko aukera izan du ganaduak, uzta bildu ostean beti ere. Abere-taldeek soroetan zehar ibiltzeko aukera hori, honako esapidean aipatzen da: ''Soroak zor dio larreari. ''Horixe baita Pirinioetako haranetan gaur egun puri-purian dagoen larre-erregimena (Erronkari-N, esate baterako).
<div class="mw-translate-fuzzy">
[[File:3.5_Perennite_des_zones_de_paturages._Dolmen_de_Gaxteenia._Mendibe_(BN)_1980.jpg|center|600px|Pérennité des zones de pâturages. Dolmen de Gaxteenia. Mendibe (BN), 1980. Fuente: Blot, Jacques. ''Artzainak. Les bergers basques. Los pastores vascos''. San Sebastián, Elkar, 1984.]]
</div>
Antzinako abeltzaintza moeta, azienda ukuiluan sartzen hasi baino lehenagokoa, honelakoa zen: mendian hazten ziren behiak eta behorrak, ezelako loturarik gabe, eta okela eta kumeak ziren etekin bakarrak. Bizimodu erdibasatia zuten animaliok euren etxeko marka zeukaten larruan grabatuta. Hala ere, ezin zaie abere izena eman. Animaliok mendian harrapatzeko erabiltzen ziren modu batzuk eta eraikitze-ehizan erabiltzen direnak antzekoak dira; segada eta doba-txakurrak erabiltzen ziren.
127 728
ediciones