Cambios

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

52 bytes añadidos, 15:45 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
__TOC__
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
 
=== Tradizio handiko kultura ===
Kokapen-kointzidentzia bera ikus daiteke gaur egungo abeltzaintza-gune eta Eneolitikoaren aurreko garaian eta Neolitikoaren amaieran egin ziren trikuharrien esparruan. Lekuberekotasun hori handia da; izan ere, ez dago trikuharririk lurraren izaera eta klimaren baldintzak direla-eta bordak egiteko aukerarik ez daukaten lekuetan<ref>Vide On Joxemiel Barandiaranek egin zuen eta ''Anuario de Eusko Folklore ''aldizkariak argitaratu zuen mapa: ''Anuario de Eusko Folklore'', VII (1927), 137. or.</ref>.
Euskal mendietako abeltzaintzak mendeak iraun ditu, eta horregatik azal dezakegu ganadu-espezie batzuen zein tresneriaren izenak berta-bertakoak izatea eta ez Europako alde honetara K. a. lehen milurtekoan etorri ziren indoeuropar hizkuntzetatik hartutakoak. In - doeuroparrak Indoeuroparrak ez direnen artean daude abereon izenak: AHUNTZ, AKER, ARDI, BEHI, ZEZEN, ZEKOR, IDI, ZALDI, BEHOR, URDE, AHARDI, AKETZ, OR, ZAKUR<ref>R. L. TRASK. ''The history of basque. ''London (Routledge), 1997, 295-303 orr.</ref>.
[[File:3.1_Coincidencia_entre_areas_megaliticas_y_zonas_de_pastoreo_segun_Barandiaran_19271_Coincidencia_entre_areas_megaliticas_y_zonas_de_pastoreo_segun_Barandiaran_(1927).pngjpg|center|600px|Coincidencia entre áreas megalíticas y zonas de pastoreo según Barandiaran (1927). Fuente: ''Anuario de Eusko Folklore'', Tomo VII. 1927 (Dibujo de Don José Miguel de Barandiaran).]]
Azken ikerketa arkeologikoek<ref>Mª Amor BEGUIRISTAIN. «Los yacimientos de habitación durante el Neolítico y la Edad de Bronce en el Alto valle de Ebro», ''Trabajos de Arqueología Navarra (TAN), ''3 (1982), 59-156. orr. A. CAVA; Mª Amor BEGUIRISTAIN. «El abrigo prehistórico del abrigo de la Peña (Marañon, Navarra)» in ''Trabajos de Arqueología Navarra (TAN), ''10, (1991-1992), 69-135. orr. A. ALDAY. «Abrigo de Atxoste-Puerto de Azáceta (Virgala). II Campaña de excavación arqueológica», ''Arqueoikuska ''1997. Idem (1998b): «El depósito prehistórico de Kanpanoste Goikoa (Virgala, Álava). Memoria de las actuaciones arqueológicas 1992-1993». ''Memoria de Yacimientos Alaveses ''5. Arabako Foru Aldundia. J. FERNÁNDEZ ERASO. (1997): «Excavaciones en el abrigo de Peña Larga (Cripán, Álava)» in ''Memoria de Yacimientos Alaveses ''4, (1997) Arabako Foru Aldundia. J. GARCÍA GAZOLAZ. «Los origenes de la economía de producción en el País Vasco meridional: de la descripción a la explicación» in ''Illunzar ''2 (1994), 87-99. orr. Idem. «Apuntes para la comprensión de la dinámica de ocupación del actual territorio navarro entre el VI y el III milenio» in ''Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra ''3, (1995), 86-146. orr.</ref> Euskal Herriko Neolitizazioa uste baino zaharragoa dela egiaztatzen dute. Mendebaldeko Piri nioan, abereen presentzia Kristo aurreko V. milurtekoaren azken laurdenean dokumentatzen da, bai Bizkaiko golkoko isurialdean (Arenazako haitzuloa-B), baita mediterranearrean ere (Peñalarga-A; Los Cascajos, Los Arcos-N). Etapa goiztiar horretan, ardi eta ahuntzen familiakoak izan ziren ugarienak, baina behiaren familiakoak ere bazeuden. Arabako Peñalargako kobazuloan, ardiez —horixe baita ugariena besteen artean— eta behiez gain, etxeko txerria ere bazeuden.
Historikoki, ganaduaren zirkulazio libreak ez du mugarik izan, ez badira lur pribatuak eta beste herri, partzuego edo unio batzuetako larreak banatzeko munarriak. Hormaz edo hesiz mugatu bako lur pribatuetan ere ibiltzeko aukera izan du ganaduak, uzta bildu ostean beti ere. Abere-taldeek soroetan zehar ibiltzeko aukera hori, honako esapidean aipatzen da: ''Soroak zor dio larreari. ''Horixe baita Pirinioetako haranetan gaur egun puri-purian dagoen larre-erregimena (Erronkari-N, esate baterako).
[[File:3.5_Perennite_des_zones_de_paturages_Dolmen_de_Gaxteenia_Mendibe_19805_Perennite_des_zones_de_paturages.png_Dolmen_de_Gaxteenia._Mendibe_(BN)_1980.jpg|center|600px|Pérennité des zones de pâturages. Dolmen de Gaxteenia. Mendibe (BN), 1980. Fuente: Blot, Jacques. ''Artzainak. Les bergers basques. Los pastores vascos''. San Sebastián, Elkar, 1984.]]
Antzinako abeltzaintza moeta, azienda ukuiluan sartzen hasi baino lehenagokoa, honelakoa zen: mendian hazten ziren behiak eta behorrak, ezelako loturarik gabe, eta okela eta kumeak ziren etekin bakarrak. Bizimodu erdibasatia zuten animaliok euren etxeko marka zeukaten larruan grabatuta. Hala ere, ezin zaie abere izena eman. Animaliok mendian harrapatzeko erabiltzen ziren modu batzuk eta eraikitze-ehizan erabiltzen direnak antzekoak dira; segada eta doba-txakurrak erabiltzen ziren.
Ganadua gobernatzeko modua, larreen aprobetxamendurako erregimena eta abeltzaintza moeta klimak eta lurraren izaerak baldintzatzen ditu. Orain dela bi mila urte, Pliniok (N.H. ''IV'', 10) ''Vasconum saltus ''delakoa (hezea eta basoz betea) eta ''Vasconum ager ''izenekoa (laborez eta mahastiz osotua) bereizi zituen. Bereizketa hura bat dator, oro har, Euskal Herriko alde heze eta lehorraren banaketarekin eta, ez hain zehatz, baina baita atlantiar eta mediterranear isurialdeen bereizketarekin ere. Lan honen gaia kontuan hartuta, ondo egokitzen da banaketa hori gaur egun ere.
[[File:3.3_Atlas_honen_lurraldea_erromatarren_garaian_Santiago_Seguraren_arabera.pngjpg|center|600px|Atlas honen lurraldea erromatarren garaian, Santiago Seguraren arabera. Fuente: Segura, Santiago. ''Mil años de historia vasca''. Bilbao, Universidad de Deusto, 1997. (Dibujo adaptado por Luis M. Peña).]]
Atlantiar isurialdean hazten diren abere arrazak bertako hezetasun gehiegira egokituta daude, batez ere sasoi hotzean. Hori aintzat hartuta, ardien familiako arrazak aipatu behar dira, beheko larreetan bazkatzen baitira. Larreotan dagoen hezetasun maila altua dela-eta, behien familiakoek ez daukate bertan bazkatzerik.
Produkzioa handitzeak bertako arrazen galera ekarri du apurka-apurka. Arraza horiek errentagarriak izan ziren antzina, inguruneari egokitzeko gaitasuna zutelako. Gaur egun ez dira hazten ia, produkzio txikikoak baitira; etekin handia lortzeko baliagarriak diren abereak ustiatzen dira gaur. Oraindik desagertu ez diren arrazak larreetan bazkatzen dira etekin handiagoa lortzen duten abereek aprobetxatu ezin dituzten mendi eta basoetan.
[[File:3.2_Moderno_establo_de_ovejas_Izurza_20002_Moderno_establo_de_ovejas.png_Izurza_(B)_2000.jpg|center|600px|Moderno establo de ovejas. Izurza (B), 2000. Fuente: Archivo Fotográfico Instituto LabayruFundazioa: José Ignacio García Muñoz.]]
Bertako arrazak ez galtzeko interesa oraintsukoa da eta horretan pisutsuagoak dira arrazoi kulturalak abeltzainen kezkak baino. Azken urteotan sartu izan dira bertako arrazaren kontzeptuaren barruan antzinatik hazi izan diren abereak. Abeltzainek eurek ezagutzen ez zituzten izendapenak eman dizkiete gainera. Ofizioa zela-eta bidaiak hara eta hona egiten ibiltzen zirenak —tratanteak, kasurako— baino ez ziren ohartzen ganadu moeta bakoitzaren arraza-desberdintasunaz.
Ukuilu berriak eraiki direnetik abereak etxekoekin batera bizitzetik produkzio berriko erregimenera pasatu dira, produkzio intentsiboa sarritan. Egoera berri hori administrazioan erabiltzen den terminologian ere islatzen da; dagoeneko ez dira ''baserriak, ukuiluak ''edo ''eskortak ''aipatzen ''abeltzainen ustiaketak ''baizik.
[[File:3.4_Artzainaren_jeepa_Gorbea_Zeanuri_19884_Artzainaren_jeepa.png_Gorbea_Zeanuri_(B)_1988.jpg|center|600px|center|400px|Artzainaren jeepa. Gorbea, Zeanuri (B), 1988. Fuente: Ander Manterola, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Ganaduaren elikadura asko aldatu da; gero eta jateko gehiago inportatzen dituzte abeltzainen ustiaketak dauden lekuetara; jateko hori, pentsu moduan normalean, urrunetik dator sarri. Hori dela-eta, abeltzaintzak lurrarekiko tradizionalki izan duen lotura hautsi du nolabait. Elikadura-sistema horren ondorioetako bat honako hau da: klima eta larreak zirela eta, espezie batzuk hazi ezin ziren lekuetan hazteko aukera.
Abeltzaintza-ustiaketaren intentsifikazioak aldaketa bortitzak ekarri ditu, hala nola satsaren kasua. Abereen satsa lurraren emankortasunari eusteko elementu garrantzitsua izan zen antzina. Lurrak, bestetik, oinarrizko elikagaiak ematen zituen iraupeneko ekonomia aurrera eraman ahal izateko. Behien familiako abereen azienda handitzeak eta kontzentratzeak, zein ustiaketa modu berriek sasoi bateko sats lehorra minda bihurtu dute. Minda hori ezin da nekazaritzan ongarritzat erabili nabarmen gutxitu diren soroetan. Garai batean aberastasun-iturri izan zena kutsadura-arazo da gaur egun.
[[File:3.6_Etable_actuelle_Hazparne_20006_Etable_actuelle.png_Hazparne_(L)_2000.jpg|center|600px|Étable actuelle. Hazparne (L), 2000. Fuente: Ander Manterola, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Ardientzako elikagai berriak esku-eskura daudenez, trashumantziaren beharra gutxitu egin da; dagoeneko ez da neguan larre bila joan behar. Hala eta guzti ere, Bizkaiko itsasoaren aldean ohikoa da abere-taldeak ibarretako larreetan bazkatzea neguan.
Artileak, ordea, ez dauka gaur egun balio handirik merkatuan (Bizkaiko golkoaren isurialdeko arrazenak behintzat). Hori dela-eta, motzaldiak helburu bakarra dauka: ardiek udan berorik ez izatea.
Abereen salerosketan antzina izan zuten garrantzia galtzen joan dira ganadu-azokak. Gaur egun garrantzi handiagoa daukate arraza batzuen aleen erakusketek eta abere-lehiaketek. Artzainen bizimoduarekin zerikusia duten jarduera jakin batzuk (artisautza eta gaztangintza edo artilegintza, besteak beste) bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen duten hiritarrentzako jaiak dira oraingo azokak. Artzainen kulturaren beste jarduera ba - tzuetan batzuetan ere aurki daiteke ''folklorizazio ''hori, hala nola trashumantzia edo artaldeak mendira igotzearen kontuan; kasuotan aurretik iragarritako jai baten egitarauan daude txertatuta ekintzak eta artzaintzaren mundutik kanpo dagoen jendeak hartzen du parte.
Sasoi batean pagoz edo urkiz egindako borda edo etxoletako tresnek XX. mendearen lehen hamarkadetara arte iraun zuten. Etekin handia ateratzen zizkieten tresna horiei; izan ere, pisu gutxikoak ziren eta ez ziren apurtzen batetik bestera garraiatzean. Zinka eta aluminioa —material arinak bi-biak— sartu zirenean geratu ziren aurrekoak baztertuta. Artzaintzak berak ematen dituen produktuek (larrua eta artilea) ezin izan diete aurre egin, jantziak eta oinetakoak egiteko orduan, modu industrialean produzitzen direnei. Langile batzuek antzinako artzainen tresnak artisauen eran egiten jarraitzen dute, baina halako esku-lanak apaingarri moduan baino ez dira erabiltzen.
Geure buruari galdetu behar diogu, beraz, obra honetan bildutako lan egiteko modu tradizionalak guztiz ahaztuko diren edo, denbora aurrera joan ahala, aintzat hartuko diren horietako batzuk. Azken batean, liburu honetan hartzen dena belaunaldi askotan pilatutako esperientziaren emaitza da eta bat dator, oro har, oraintsu sortu den kontzeptu batekin (ekoizpenaren intentsifikazioaren aurrez aurre dagoena): ''garapen jasangarria ''izenekoarekin.
{{DISPLAYTITLE: Abeltzaintza eta artzaintza eta bien bilakaera}}{{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian|Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}}
&emsp;
9794
ediciones