Cambios

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 09:28 22 dic 2017
sin resumen de edición
Ikuspegi etnografikoari erreparatuz, azpimarratu beharko litzateke auzune berberean edota etxe berberean bizimodu moeta desberdinak aurki daitezkeela. Horrela, bada, etxe berean belaunaldi luzeetan ia aldatu bako abeltzaintza edo artzaintza tradizionala ezagututako gizon nagusia egon daiteke, batetik eta, bestetik, aurrerapen guztiak dituen instalazio moderno batean —behi-esnearen produkzioan, esaterako— lan egiten duen gaztea. Tradizioaren apurketa nabarmena da: abeltzain gazteak arreta handiagoa jarriko die nekazari-jardueretako teknikari espezializatuen aholkuei, aita edo aititaren aholkuei baino, azken horiek belaunaldietan zehar metatutako jakintzak gorde arren. Apurketa horren emaitza kulturala begi-bistan dago: abeltzain aurreratuenek, jatorria dena delakoa izanda ere, ez daukate desberdintasunik euren artean: abereak antzekoak dira, makineria berdin-berdina da eta prozedurak estandarizatuta daude.
Aldaketa horiek guztiak bizkortu egin dira XX. mendeko azken hamarkadetan. Abeltzai­nen Abeltzainen ikuspegitik, aurrez aurre daukaten arazo­rik arazorik serioena hauxe izango litzateke: garatzen duten jardueraren kontrola galtzea. Dagoene­ko Dagoeneko jarduera hori ez dago euren esku, ez dago euren lan egiteko gaitasunaren esku, ezpada urrun dauden botere-zentroen erabakien menpean. Aldi berean, mugitzeko aukera askorik eskaintzen ez dien sare komertzial konplexu batean harrapatuta ikusten dute euren burua.
Egoera horren aurrean, gero eta eragin txi­kiagoa eskaintzen dien sistemaren barruan etorkizuna kolokan ikusten duten abeltzain batzuk aurre egiten ari dira, ondo baitakite Europako aniztasun biologikoa eta kulturala nekazari-inguruan dagoena. Baserriko jende­ak fenomeno orokorren berri badauka; eza­gutzen ditu, esaterako, «globalizazioa» edo gero eta handiagoa den kontzientziazio ekolo­gikoa. Europako abeltzaintzan gertatzen ari diren elikagai-krisialdi larriek arrazoia zeuka­tela egiaztatzen dutela dirudi.
127 728
ediciones