Cambios

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 09:29 22 dic 2017
sin resumen de edición
Aldaketa horiek guztiak bizkortu egin dira XX. mendeko azken hamarkadetan. Abeltzainen ikuspegitik, aurrez aurre daukaten arazorik serioena hauxe izango litzateke: garatzen duten jardueraren kontrola galtzea. Dagoeneko jarduera hori ez dago euren esku, ez dago euren lan egiteko gaitasunaren esku, ezpada urrun dauden botere-zentroen erabakien menpean. Aldi berean, mugitzeko aukera askorik eskaintzen ez dien sare komertzial konplexu batean harrapatuta ikusten dute euren burua.
Egoera horren aurrean, gero eta eragin txi­kiagoa txikiagoa eskaintzen dien sistemaren barruan etorkizuna kolokan ikusten duten abeltzain batzuk aurre egiten ari dira, ondo baitakite Europako aniztasun biologikoa eta kulturala nekazari-inguruan dagoena. Baserriko jende­ak jendeak fenomeno orokorren berri badauka; eza­gutzen ezagutzen ditu, esaterako, «globalizazioa» edo gero eta handiagoa den kontzientziazio ekolo­gikoaekologikoa. Europako abeltzaintzan gertatzen ari diren elikagai-krisialdi larriek arrazoia zeuka­tela zeukatela egiaztatzen dutela dirudi.
Geure buruari galdetu behar diogu, beraz, obra honetan bildutako lan egiteko modu tra­dizionalak guztiz ahaztuko diren edo, denbora aurrera joan ahala, aintzat hartuko diren horietako batzuk. Azken batean, liburu hone­tan hartzen dena belaunaldi askotan pilatuta­ko esperientziaren emaitza da eta bat dator, oro har, oraintsu sortu den kontzeptu batekin (ekoizpenaren intentsifikazioaren aurrez aurre dagoena): ''garapen jasangarria ''izenekoa­rekin.
{{DISPLAYTITLE: Abeltzaintza eta artzaintza eta bien bilakaera}}{{#bookTitle:Ganaderia y pasoreo en Vasconia | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia}}
 
127 728
ediciones