Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

112 bytes eliminados, 15:48 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
__TOC__
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
 
=== Herri medikuntza ===
Gizarte tradizionalean, gaixotasunak alderdi eta ikuspegi guztietatik osatzen saiatu izan dira; esate baterako, ez dira bateraezinak izan, batetik, guk esaten dugun legez erremedio enpirikoak eta, bestetik, sineskerietan oinarritutakoak, nahiz eta gure ikuspegitik oso desberdinak izan. Horrela, adibidez, garatxoak sendatzeko modu desberdinak izan dira: batetik, teknika enpirikoetara jo izan da, esate baterako landare batzuen latexarekin bustitzea edo landareekin prestatutako enplastuak ezartzea. Beste batzuetan, tratamenduak sendabide enpirikotik haratago doan esanahia ezkutatzen du, adibidez garatxoa hilerokoaren odolarekin, barautan botatako txistuarekin edo San Joan goizean hartutako urarekin bustitzen denean. Eta, azkenik, magia kutsuko erremedioak ere erabili izan dira: esate baterako ipuru-baiak erabili dira, itxuraz garatxoen antza dutela eta haien irudikapen gisa har tzen dituztelako; baiak lurperatu egiten dira, lehortu ahala garatxoak ere lehortu daitezen. Magia homeopatikoa edo imitaziozkoa deritzo kasu horri. Era berean, garatxoak sagar erdibituarekin igurtzi daitezke eta gero sagarra lehortzen utzi, aldi berean, garatxoak ere lehortzeko. Kasu horretan, Frazerren sailkapenari jarraituz, magia kontaminatzaile edo kutsakorra izango litzateke. Kasu bi horiek magia sinpatikoaren barruan sartzen dira eta, gainera, konbinatu egin daitezke: berbarako, gatz aleekin eskrezioak igurtzi eta sutara botatzen direnean. Erremedio konplexuagoak ere badaude; adibidez, sagar ale edo zati horiek bidegurutzeetan bildurik uztea. Horrela, bildukia hartzen duenari garatxo horiek aterako zaizkio.
[[File:5.2_Eskualduna_miriku_Pierre_Larzabalen_artikulua_Gure_Herria_1934.pngjpg|framecenter|600px|“Eskualduna miriku”, Pierre Larzabalen artikulua. Gure Herria, 1934. Fuente: ''Gure Herria''. Bayonne: Association Gure Herria, 1934.]]
Herri medikuntzak beste ezaugarri bat ere badauka, sintomak osatzen ditu, ez gaixotasunak. Herriak erabiltzen dituen erremedioek ez diote gaixotasunen etiologiari erreparatzen, besteak beste, oso zaila edo, kasu batzuetan, ezinezkoa delako gaitz baten jatorria zehaztea. Herri medikuntzak gaixotasunaren ondorioei, hau da, sintomei egiten die aurre. Horren adibide asko daude jasota lan honetako kapituluetan zehar.
Askotan, gaixotasun baten azalpena zuzena ez izateak ez du esan nahi erabilitako erremedioak ez dakarrenik inolako onurarik; herri medikuntzak duen beste bereizgarrietariko bat da hori. Goian aipatutako belarriko minaren adibidean, argi dago mina ez duela zizare batek eragiten, baina zizare horri egarria asetzeko botatzen den esne edo olioak, azken batean, bigundu egin lezake mingorra eragiten duen ezkor-tapoia, izan ere, bigunduta errazago ateratzen da eta, bide batez, arazoa konpondu.
[[File:5.3_Erreurs_populaires_sur_la_Medecine_1783.pngjpg|framecenter|600px|Erreurs populaires sur la Médecine (1783). Fuente: Thillaud, Pierre L. ''Les maladies et la médecine en Pays Basque Nord a la fin de l’ancien régime'' (1690-1789). Genève: Librairie Droz, 1983.]]
=== Gure ikerketa ===
Lehenago ere adierazi dugunez, pentsaera tradizionalean ez zen bereizketarik egiten sendabide enpirikoen eta sinesmenekin lotu ta koen artean. Hain zuzen ere, horrexegatik ez dira aurkeztu bananduta sendabide eta ohitura mota bi horiek. Dena dela, kapitulu oso bana eskaini zaie, batetik, begizkoari eta madarikazioari eta, bestetik, erlijioarekin lotutako erremedioei, berezitasun nabarmenak dituzte eta.
Argitalpenean hainbat espezie begetal aipa­tu aipatu dira. Gure inkestek landare ugaritasun han­dia handia erakusten dute Euskal Herriaren isurialde bietan, bai atlantikoan bai mediterraneoan. Ahal izan den guztietan, izen herrikoiaz gain, izen zientifikoa ematen saiatu gara. Baina onartu behar dugu fidagarritasuna ez dela era­batekoaerabatekoa. Hainbat arrazoi daude horretarako: identifikazioa inkestatzaileak egin du, eta inkestatzaileak botanikaren gainean dakiena ez da kasu guztietan behar bestekoa. Infor­matzaileak Informatzaileak ere ez dira ehuneko ehunean fida­garriak fidagarriak aipatzen dituzten landareak jasotzeko eskatzen zaienean, batez ere hainbat urte lehenago erabiltzen ikusi zituzten landareak aipatzen dituztenean. Eta egoera zaildu egiten da antzeko itxura duten espezie asko daude­neandaudenean. Sarritan, identifikazioak egiteko, izen herrikoia zientzia arloko testuetan azaltzen den izen zientifikoarekin lotzeko joera dago. Baina kontua da batzuetan espezie batentzat hainbat izen daudela herrian eta, baita kon­trara kontrara ere, hau da, izen arrunt bat hainbat espe­zie espezie izendatzeko erabiltzen da.
Liburu honetara ekarritako informazioa ahoz aho zabaldu da. Kontu handiz jokatu dugu, gure informatzaileek esandako erreme­dioak erremedioak ez daitezen izan liburuetan ikasitakoak edo komunikabideetan entzundakoak; dena dela, saihestezina da batzuetan bat etortzea informazio batzuk.
Erremedio horiek, kasu batzuetan belaunal­diz belaunaldiz belaunaldi erabili izan diren arren, ez dute zertan eraginkorrak izan ikuspegi medikotik. Baliteke kaltegarriak ere izatea gaur egun ditu­gun ditugun ezagutza eta higiene ohituren arabera.
Era berean, ez dugu nahi lan hau sendabela­rren sendabelarren errezeta bilduma izatea. Gaur egun, mer­katuan merkatuan argitalpen asko daude horretarako; argitalpen horietan belarrak dagokien irudi edo argazki eta guzti daude jasota, eta zein gai­xotasunetarako gaixotasunetarako diren eta nola aplikatzen diren azaltzen da. Lan honen egitura eta asmoak ez doaz halako argitalpenen edukien bidetik.
Hasiera batean, ale honetan herri albaitaritza sartzea pentsatu zen, gai antzekoak dira eta. Hain zuzen ere, Atlas Etnografikoaren aurreko alean, nekazaritza eta abeltzaintzari buruzkoan, halaxe iragarri genuen, kontuan hartu behar baita erremedio asko berdinak direla medikuntzan eta albaitaritzan, beti ere, etxe-abereen kasuan, landareekin prestatuta­ko prestatutako erremedioak kontzentratuagoak eta dosi askoz handiagoak direla. Erlijioan edo magian oinarritutako sendabideak ere parekoak dira eta, esate baterako, petrikilo edo hezur-kon­pontzaile konpontzaile asko ganadua osatuz hasi dira lanbi­de lanbide horretan, eta ondoren lan egin dute pertsonekin. Hala ere, material horiek hurrengo batean argitaratzeko utzi ditugu, medikuntzari dagokion atalak hartu duen luzera ikusita.
=== Aldaketak ===
XX. mendean medikuntza akademikoa asko aurreratu da eta, urteak igaro ahala, gero eta azkarrago egiten du aurrera. Horren eraginez, herri medikuntzan oinarritutako sendabideek behera egin dute. Dena dela, medikuntza arlo­ko arloko aditu askok zera esan dute: “oso akats gutxi daude herri medikuntzan; kasu askotan landa­reen landareen erabilera literatura zientifikoaren arabe­ra arabera landare horiek dituzten ezaugarrietan dago oinarrituta. Landare gutxi batzuk ikertu ditu­guditugu, literaturan azaldu ez eta sarritan erabiltzen zirelako leku desberdinetan (...), eta halakoe­tan halakoetan landare horien eragina frogatu egin ahal izan dugu»<ref>Margarita FERNÁNDEZ. “Medicina popular navarra” in ''Zai­nakZainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía'', XIV (1997) 35. or.</ref>.
Herri medikuntzan, petrikiloek bete izan duten zeregina ere nabarmentzekoa da. Lehe­nagoLehenago, sendatzeko gaitasuna zuten pertsonek leku garrantzitsua izaten zuten gizartean, harik eta herritar gehienek ikasketa zientifiko­dun zientifikodun osasun langileengana jotzeko aukera izan duten arte. Petrikiloak familia jakin batzueta­koak batzuetakoak ziren, jakintza familian igarotzen zen, pertsonarik pertsonara. Bai petrikiloak bai beste sendatzaile batzuk garrantzia galtzen joan ziren XX. mendean zehar, osasun arloko profesionalak ugaritu ahala eta haien zeregi­nak zereginak betetzen zituzten heinean. Baina gaur egun badaude oraindik, nahiz eta ez izan ira­ganean iraganean zuten garrantzia; ohiko medikuntza­ren medikuntzaren bidez osatzen saiatu ondoren joaten da jendea petrikilo edo sendatzaileengana. Gaur egun, era berean, gora egin dute medikuntza alopatikotik kanpoko kontsultek, esate batera­kobaterako, naturopatak, homeopatak, masajistak, die­tetika dietetika adituak, belar-dendak eta abar.
Antzina, zauriak sendatzeko erremedioak etxean gordetzen ziren, baita ukenduak erre­durentzat erredurentzat eta landareak inhalazioak egiteko edo infusioak prestatzeko ere. Landareekin egindako erremedioak garrantzitsuak ziren. Etxeko ortu edo baratzean landare batzuk hel­buru helburu terapeutikoekin landatzen ziren, baina landarerik gehienak zelai edo basoan batzen ziren. Baliotsuagoak izateko, landareetariko batzuk urteko egun berezietan batu behar ziren; beharbada, San Joan eguneko goizaldea izango zen aproposena, eguzkia irten aurretik.
Joandako mendearen erdialdean prestakin farmazeutikoak garrantzia hartzen joan ziren, eta apurka-apurka erremedio tradizionalak baztertu egin dira. Gaur egun, etxeetan orain­dik oraindik botikin txiki bat izaten da, baina ez dauka zerikusirik lehengoekin. Kamamila kenduta, ia ez da sendabelarrik biltzen, eta kamamila ere gero eta gutxiago, dendan erositakoa era­biltzen erabiltzen baita gehienbat. Horrela, bada, ia gal­duta galduta dugu antzinako ohitura horretatik geratzen zen azken hondarra ere.
Lehen, berriz, herri medikuntza hurbilago zegoen medikuntza ofizialetik, izan ere, iraga­neaniraganean, medikuntza ofizialak sarritan erabiltzen zituen landareak eta formula magistralak. Bai­na Baina sintesi produktuek eta aurrerapen teknolo­gikoek teknologikoek aurrera egin duten heinean, medi­kuntza medikuntza ofiziala etengabe urrundu da sendabide tradizionaletatik.
Halaber, ezagutza areagotu eta teknika ana­litikoak analitikoak hobetu diren neurrian, lehen ezeza­gunak ezezagunak ziren gaixotasun berriak identifikatu dira. Horren adibide dugu hiperkolesterole­miahiperkolesterolemia, hau da, “kolesterola izatea”. Gaixotasun berri bat agertuz gero erremedioak ere berriak erabili izan dira, eta oso desberdinak: azalpen medikoetan oinarritutakoak batzue­tanbatzuetan, edo komunikabide fidagarri edo ez hain fidagarrietan emandako sendabideak beste batzuetan.
Beste alde batetik, gaixotasun batzuen izena aldatu egin da, edo lehendik ezagunak ziren gaitz batzuk izendapen berrietara asimilatu dira; esate baterako, hipertentsioa lehen “odol lodia edo lohia” deitzen zen. Kasu horietan, lehendik ezagunak ziren erremedioak aplikatzen dira oraindik.
Gaur egun, jende gehiagok dihardu osasu­neanosasunean, jende gehienak botikak hartzen ditu eta gaixotasunak zehatzago ezagutzen dira, baina horrezaz gain, medikuntzarako instalazioak ere nabarmen hobetu dira, bai herriko kontsulta, osasun-zentro zein ospitaleei dagokie­nezdagokienez, bai profesionalek eskura dituzten baliabi­de baliabide teknikoei dagokienez. Bilakaera honen berri zehatzagoa izateko, Luis S. Granjel dok­torearen doktorearen ''Historia de la medicina vasca''<ref>Luis S. GRANJEL. ''Historia de la medicina vasca''. Salamanca: 1983.</ref> liburua irakurtzea gomendatzen dugu.
Informatzaileek jakin badakite medikuntza zientifikoaren garapenari esker eta, horrekin batera, baldintza higienikoetan eta elikaduran egindako hobekuntzari esker, emaitza garrantzitsuak lortu direla, esate baterako, bizi-itxa­ropena itxaropena luzatzea eta aurreko hamarkadetan umeetan zegoen heriotza-tasa handia txikitzea. Arlo honetan, adibiderik argiena infek­zioarena infekzioarena da.
Herritarren artean, sukarra da gaixotasuna­ren gaixotasunaren erakuslerik argiena, mina baino agiriagoa sarritan. Sukarrak gaitz larria dagoela erakus­ten erakusten du, gehienetan infekzio motaren batekin lotutakoa, eta antibiotikoak ez zeuden sasoian osasun-arazo larria izan zitekeen. Sukar han­dia handia gaixotasun larriaren adierazletzat hartu izan da, eta, era berean, kezkagarritzat jo izan da sukarra behin eta berriro izatea. Sukarrari aurre egiteko bi metodo erabili izan dira, beti ere helburua, herri medikuntzan ohikoa denez, sukarraren eragileak sendatzea baino gehiago, sukar hori gutxitzea dela: bata, izer­dia izerdia eragitea eta, bestea, igurtziak egitea. Libu­ruan Liburuan zehar, halaber, infekzioak sendatzeko hainbat erremedio jaso dira. Hain zuzen ere, antibiotikoak aurkitzea eta hedatzea izan da herritarrentzat XX. mendeko aurkikuntza medikorik garrantzitsuena; horren erakusle dugu gure herrietan kale eta plaza asko Ale­xander Alexander Flemingi eskainitakoak izatea.
[[File:5.1_Hierbas_medicinales_de_la_botica_de_Obanos_Primera_edad_del_siglo_XX.pngjpg|framecenter|600px|Hierbas medicinales de la botica de Obanos (N), primera mitad del s. XX. Fuente: M<sup>a</sup> Amor Beguiristáin, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Baina medikuntza zientifikoak hedapen handia izan duen arren, herritarren pentsae­ran pentsaeran ez dira erabat baztertu oraindik elementu magikoak. Esate baterako, oso zabalduta dago erremedio bat egun jakin batzuetan egitea, beti egun-kopuru bakoitia. Magikotasun hori garatxoak edo hemorroideak osatzeko erabili­tako erabilitako zenbait erremediotan ere aurkitzen da: garatxoa edo hemorroidea irudikatzen duten landare, garau edo fruta txikiak erabiltzen ziren eta, batu ondoren, aldean eramaten ziren, horrela, sikatu ahala, garatxoa edo hemo­rroidea hemorroidea ere sikatu egingo zelakoan. Erremedio horiek oso ezagunak ziren eta gaur egun ere oraindik erabiltzen dituzte gure informatzaile­rik informatzailerik zaharrenetariko batzuek. Hori are nabar­menagoa nabarmenagoa da zenbait sinesmen erlijiosorekin; esate baterako, San Blas haria eramateko ohitu­ra ohitura oso errotuta dago gaur egun.
Osasun sistema hedatzeak jendeak jokabi­dea jokabidea aldatzea ekarri du. Gaur egun baten bat txarto dagoenean, berehala joaten da medi­kuareneramedikuarenera. Medikuak gaixoaren gaitza zein den zehazten du eta tratamendua jartzen dio edo, bestela, leku egokiago batera bidaltzen du, bitarteko eta ezagutza gehiago omen duen adituren batengana, hau da, espezialistarenga­naespezialistarengana. Gaur egun, ohikotzat jotzen da jokabide hori, baina mentalitate aldaketa handia ekarri du. Lehenago, gaitza bere kabuz sendatzeko modukoa ez zela ikusitakoan baino ez zen joa­ten joaten jendea petrikilo edo sendatzailearengana, edo geroago medikuarenera. Gaixoa bera zen bere buruaren arduraduna, bazuen erreme­dioen erremedioen berri eta, sendatzen ahalegintzeko erre­medioak erremedioak egiteko bitartekoak ere bazeuzkan, edo, bestela, inguruan lor zitzakeen. Jarrera horrekin, gainera, tregua bat eskaintzen zitzaion gorputzari, hau da, gorputzaren sen­datzeko sendatzeko ahalmenarekin fidatzen ginen.
Nolabait esateko, gure osasuna edo, hobeto esanda, gure gaixotasuna medikuen eta osa­sun osasun politikak erabakitzen dituztenen esku utzi dugu. Dena dela, azken aldi honetan, gero eta ardura handiagoa nabari da herritarrak osa­sun osasun arloan hezteko; hala ere, helburu hori lortzeko informazio eta heziketa kanpainak egin behar izateak gure gizartean zerbait arra­roa arraroa gertatu dela erakusten du.
Hainbat galdera datozkigu burura: esate baterako, zergatik joaten garen gero eta sarria­go sarriago medikuarenera, zergatik jotzen den hain­beste hainbeste larrialdi zerbitzuetara arazo arinekin, edo zergatik gastatzen den hainbeste botika­tan botikatan (etxe batzuek farmazia txikiak dirudite). Gaixotasuna ulertzeko moduan zein zati dago­kio dagokio gaur eguneko medikuntza teknifikatuak ahaztuta duen gizatasunari? Gaur eguneko kontsultetan azken minutua ere kontrolatuta egonik, nork entzuten du jendearen sufri­menduasufrimendua? Familiakoek eta ingurukoek egiten diete aurre gaur egun ere gabezia horiei, bai­na baina gizarte eta familia ereduak aldatu ahala, arreta mota hori ere kinka larrian egongo da. Medikuek eurek baieztatzen dute jendea kontsultatik ateratzen denean, hein batean senda­tuta sendatuta joaten dela, eta botiken balioa neurtzeko orduan efekto plazeboa dutela onartzen da, hau da, gaixoak sinisten duela on egiten diola, berez medikuntzaren ikuspegitik halakorik izan ez arren.
Medikuntza tradizionala apurka-apurka baz­tertzen baztertzen joan den arren, azken aldian berriro azaltzen hasi dela ikusten da, beste modu batean bada ere. Ekialdeko ezagutza medikoen gaine­an gainean interes gero eta handiagoa dagoela ikusten da. Batzuek sendabelarrak erabiltzen dituzte, gure inguruko zelai edo basoetan jaso daitez­keenak daitezkeenak edo belar-dendetan erositakoak. Beharbada, sintesi-medikamentuak baino natu­ralagotzat naturalagotzat hartzen direlako eta, beraz, albo­ondoriorik alboondoriorik gabekoak direlako ustean egin du gora sendabelarren erabilerak. Joera hori aprobetxatu egiten dute komunikabide eta argitaletxeek, eta gero eta informazio gehiago eskaintzen dute, behin eta berriro errepikatzen duten legez, “gure arbasoengandik dato­zen” datozen” sendabideen gainean.{{DISPLAYTITLE: Atarikoa}}{{#bookTitle:Medicina popular en VasconiaHerri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}&ensp;
9794
ediciones