Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

51 bytes añadidos, 15:48 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
__TOC__
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
 
=== Herri medikuntza ===
Herri medikuntza ikuspuntu etnografikotik gutxi aztertu den arloa da kultura tradizionalaren barruan. Horrela, esate baterako, ez dago bibliografia askorik jatorrizko datuei buruz, hau da, informatzaileengandik zuzenean hartutako datuei buruz. Medikuntzaren ikuspuntutik, ostera, azterketa gehiago egin izan dira, eta batzuk nahiko onak. Lan horiek medikuntzako profesionalek egindakoak dira gehienbat, lanbidearekin zerikusia duen arloaz zaletuta. Beharbada, denetatik adierazgarriena, Euskal Herriari dagokionez behintzat, Barriola sendagileak joan den mendearen erdialdean egindakoa izango da<ref>Ignacio Mª BARRIOLA. ''La medicina popular en el País Vasco''. Donostia: 1952.</ref>. Urte batzuk geroago, gure laguntzaile Anton Erkoreka doktoreak ikerketa lan bat egin zuen Bermeon, Etniker galdetegian oinarrituta, doktore tzatesi legez aurkeztu zuen lana, hain zuzen ere<ref>Anton ERKOREKA. ''Análisis de la medicina popular vasca''. Bilbao: 1985.</ref>.
Arlo honetan, lanik ospetsuena ''Folk-Medicine ''da, William G. Blackek Londresen 1883an argitaratu eta gaztelerara Antonio Machado y Álvarezek (“Demófilo”) itzulia 1889an. Hona hemen Jordi Pablo i Grauk gaztelerazko faksimile-edizioaren aurkezpenean idatzitakoa:
Gizarte tradizionalean, gaixotasunak alderdi eta ikuspegi guztietatik osatzen saiatu izan dira; esate baterako, ez dira bateraezinak izan, batetik, guk esaten dugun legez erremedio enpirikoak eta, bestetik, sineskerietan oinarritutakoak, nahiz eta gure ikuspegitik oso desberdinak izan. Horrela, adibidez, garatxoak sendatzeko modu desberdinak izan dira: batetik, teknika enpirikoetara jo izan da, esate baterako landare batzuen latexarekin bustitzea edo landareekin prestatutako enplastuak ezartzea. Beste batzuetan, tratamenduak sendabide enpirikotik haratago doan esanahia ezkutatzen du, adibidez garatxoa hilerokoaren odolarekin, barautan botatako txistuarekin edo San Joan goizean hartutako urarekin bustitzen denean. Eta, azkenik, magia kutsuko erremedioak ere erabili izan dira: esate baterako ipuru-baiak erabili dira, itxuraz garatxoen antza dutela eta haien irudikapen gisa har tzen dituztelako; baiak lurperatu egiten dira, lehortu ahala garatxoak ere lehortu daitezen. Magia homeopatikoa edo imitaziozkoa deritzo kasu horri. Era berean, garatxoak sagar erdibituarekin igurtzi daitezke eta gero sagarra lehortzen utzi, aldi berean, garatxoak ere lehortzeko. Kasu horretan, Frazerren sailkapenari jarraituz, magia kontaminatzaile edo kutsakorra izango litzateke. Kasu bi horiek magia sinpatikoaren barruan sartzen dira eta, gainera, konbinatu egin daitezke: berbarako, gatz aleekin eskrezioak igurtzi eta sutara botatzen direnean. Erremedio konplexuagoak ere badaude; adibidez, sagar ale edo zati horiek bidegurutzeetan bildurik uztea. Horrela, bildukia hartzen duenari garatxo horiek aterako zaizkio.
[[File:5.2_Eskualduna_miriku_Pierre_Larzabalen_artikulua_Gure_Herria_1934.pngjpg|framecenter|600px|“Eskualduna miriku”, Pierre Larzabalen artikulua. Gure Herria, 1934. Fuente: ''Gure Herria''. Bayonne: Association Gure Herria, 1934.]]
Herri medikuntzak beste ezaugarri bat ere badauka, sintomak osatzen ditu, ez gaixotasunak. Herriak erabiltzen dituen erremedioek ez diote gaixotasunen etiologiari erreparatzen, besteak beste, oso zaila edo, kasu batzuetan, ezinezkoa delako gaitz baten jatorria zehaztea. Herri medikuntzak gaixotasunaren ondorioei, hau da, sintomei egiten die aurre. Horren adibide asko daude jasota lan honetako kapituluetan zehar.
Askotan, gaixotasun baten azalpena zuzena ez izateak ez du esan nahi erabilitako erremedioak ez dakarrenik inolako onurarik; herri medikuntzak duen beste bereizgarrietariko bat da hori. Goian aipatutako belarriko minaren adibidean, argi dago mina ez duela zizare batek eragiten, baina zizare horri egarria asetzeko botatzen den esne edo olioak, azken batean, bigundu egin lezake mingorra eragiten duen ezkor-tapoia, izan ere, bigunduta errazago ateratzen da eta, bide batez, arazoa konpondu.
[[File:5.3_Erreurs_populaires_sur_la_Medecine_1783.pngjpg|framecenter|600px|Erreurs populaires sur la Médecine (1783). Fuente: Thillaud, Pierre L. ''Les maladies et la médecine en Pays Basque Nord a la fin de l’ancien régime'' (1690-1789). Genève: Librairie Droz, 1983.]]
=== Gure ikerketa ===
Herritarren artean, sukarra da gaixotasunaren erakuslerik argiena, mina baino agiriagoa sarritan. Sukarrak gaitz larria dagoela erakusten du, gehienetan infekzio motaren batekin lotutakoa, eta antibiotikoak ez zeuden sasoian osasun-arazo larria izan zitekeen. Sukar handia gaixotasun larriaren adierazletzat hartu izan da, eta, era berean, kezkagarritzat jo izan da sukarra behin eta berriro izatea. Sukarrari aurre egiteko bi metodo erabili izan dira, beti ere helburua, herri medikuntzan ohikoa denez, sukarraren eragileak sendatzea baino gehiago, sukar hori gutxitzea dela: bata, izerdia eragitea eta, bestea, igurtziak egitea. Liburuan zehar, halaber, infekzioak sendatzeko hainbat erremedio jaso dira. Hain zuzen ere, antibiotikoak aurkitzea eta hedatzea izan da herritarrentzat XX. mendeko aurkikuntza medikorik garrantzitsuena; horren erakusle dugu gure herrietan kale eta plaza asko Alexander Flemingi eskainitakoak izatea.
[[File:5.1_Hierbas_medicinales_de_la_botica_de_Obanos_Primera_edad_del_siglo_XX.pngjpg|framecenter|600px|Hierbas medicinales de la botica de Obanos (N), primera mitad del s. XX. Fuente: M<sup>a</sup> Amor Beguiristáin, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Baina medikuntza zientifikoak hedapen handia izan duen arren, herritarren pentsaeran ez dira erabat baztertu oraindik elementu magikoak. Esate baterako, oso zabalduta dago erremedio bat egun jakin batzuetan egitea, beti egun-kopuru bakoitia. Magikotasun hori garatxoak edo hemorroideak osatzeko erabilitako zenbait erremediotan ere aurkitzen da: garatxoa edo hemorroidea irudikatzen duten landare, garau edo fruta txikiak erabiltzen ziren eta, batu ondoren, aldean eramaten ziren, horrela, sikatu ahala, garatxoa edo hemorroidea ere sikatu egingo zelakoan. Erremedio horiek oso ezagunak ziren eta gaur egun ere oraindik erabiltzen dituzte gure informatzailerik zaharrenetariko batzuek. Hori are nabarmenagoa da zenbait sinesmen erlijiosorekin; esate baterako, San Blas haria eramateko ohitura oso errotuta dago gaur egun.
Medikuntza tradizionala apurka-apurka baztertzen joan den arren, azken aldian berriro azaltzen hasi dela ikusten da, beste modu batean bada ere. Ekialdeko ezagutza medikoen gainean interes gero eta handiagoa dagoela ikusten da. Batzuek sendabelarrak erabiltzen dituzte, gure inguruko zelai edo basoetan jaso daitezkeenak edo belar-dendetan erositakoak. Beharbada, sintesi-medikamentuak baino naturalagotzat hartzen direlako eta, beraz, alboondoriorik gabekoak direlako ustean egin du gora sendabelarren erabilerak. Joera hori aprobetxatu egiten dute komunikabide eta argitaletxeek, eta gero eta informazio gehiago eskaintzen dute, behin eta berriro errepikatzen duten legez, “gure arbasoengandik datozen” sendabideen gainean.
{{DISPLAYTITLE: Atarikoa}}{{#bookTitle:Medicina popular en VasconiaHerri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}
&ensp;
9794
ediciones