Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

7 bytes eliminados, 11:58 22 dic 2017
sin resumen de edición
Herritarren artean, sukarra da gaixotasuna­ren erakuslerik argiena, mina baino agiriagoa sarritan. Sukarrak gaitz larria dagoela erakus­ten du, gehienetan infekzio motaren batekin lotutakoa, eta antibiotikoak ez zeuden sasoian osasun-arazo larria izan zitekeen. Sukar han­dia gaixotasun larriaren adierazletzat hartu izan da, eta, era berean, kezkagarritzat jo izan da sukarra behin eta berriro izatea. Sukarrari aurre egiteko bi metodo erabili izan dira, beti ere helburua, herri medikuntzan ohikoa denez, sukarraren eragileak sendatzea baino gehiago, sukar hori gutxitzea dela: bata, izer­dia eragitea eta, bestea, igurtziak egitea. Libu­ruan zehar, halaber, infekzioak sendatzeko hainbat erremedio jaso dira. Hain zuzen ere, antibiotikoak aurkitzea eta hedatzea izan da herritarrentzat XX. mendeko aurkikuntza medikorik garrantzitsuena; horren erakusle dugu gure herrietan kale eta plaza asko Ale­xander Flemingi eskainitakoak izatea.
[[File:5.1_Hierbas_medicinales_de_la_botica_de_Obanos_Primera_edad_del_siglo_XX.png|frame|center|Hierbas medicinales de la botica de Obanos (N), primera mitad del s. XX. Fuente: M<sup>a</sup> Amor Beguiristáin, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Baina medikuntza zientifikoak hedapen handia izan duen arren, herritarren pentsae­ran ez dira erabat baztertu oraindik elementu magikoak. Esate baterako, oso zabalduta dago erremedio bat egun jakin batzuetan egitea, beti egun-kopuru bakoitia. Magikotasun hori garatxoak edo hemorroideak osatzeko erabili­tako zenbait erremediotan ere aurkitzen da: garatxoa edo hemorroidea irudikatzen duten landare, garau edo fruta txikiak erabiltzen ziren eta, batu ondoren, aldean eramaten ziren, horrela, sikatu ahala, garatxoa edo hemo­rroidea ere sikatu egingo zelakoan. Erremedio horiek oso ezagunak ziren eta gaur egun ere oraindik erabiltzen dituzte gure informatzaile­rik zaharrenetariko batzuek. Hori are nabar­menagoa da zenbait sinesmen erlijiosorekin; esate baterako, San Blas haria eramateko ohitu­ra oso errotuta dago gaur egun.
127 728
ediciones