Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

8 bytes eliminados, 10:09 3 ene 2018
sin resumen de edición
Herriak osasunaren eta izadiaren artean lotura estua dagoela onartzen du. Ilargiaren eragina sarritan aipatzen da, batez ere, ilargiaren aldiek gaixotasunarekin eta bizi zikloarekin zerikusia duten hainbat alderditan duten eragina. Eguraldiari lotutako eragileak ere aipatzen dira osasunaz jardutean, bai agerikoak, tenperatura adibidez, bai osterantzekoak, haize motak eta gaueko haizeak kasurako. Era berean, ura askotan azaltzen da; gaur eguneko ikuspegitik hain gauza arrunta dena iraganean –eta gaur egun ere bai kasu batzuetan– sendatzeko ahalmena zuela uste izan da, leku jakin batean edo urteko zikloaren egun jakin batean hartuz gero batez ere. Azken batean, ohitura horiek guztiek erakusten dute gorputza bera bakarrean barik inguruko munduarekin guztiz bat eginda ikusten zela.
Herritarren pentsamoldean gaixotasun zehatz batzuen eta landareen arteko harremana antzeman daiteke. Gaixotasun edo gorputzeko gorabehera batzuk bat omen datoz hostoak irten eta jausten diren sasoiekin. Odolaren lodi­tasuna loditasuna edo garbitasuna ere desberdina omen da urteko aldi bakoitzean, arboletako izerdiare­kin izerdiarekin gertatzen den legez. Herriko jendearen esa­netanesanetan, gaixotasun batzuk erne egiten dira –esa­te –esate baterako, elgorria–, garau batzuek sustraiak edo arbiak izaten dituzte, eta sustrai horiek erauztea komeni da garau edo granoak berriro irten ez daitezen.
Informatzaile batzuek antzina-antzinako azalpenak ematen dituzte oraindik ere. Horre­la, esate baterako, gaixotasun batzuk har edo zizare batzuek eragindakoak dira; besteak bes­te, belarrietako mina eta txantxarra. Osabideak ere, beraz, bat datoz sineskeria horiekin. Bela­rriko mina, belarrian dagoen harra egarri delako izaten omen dugu; beraz, esne tanta batzuekin asetzea komeni da, mina arintzeko. Txantxar edo kariesaren kasuan, kontua harra hiltzea izaten da, eta, horretarako, alkohola erabiltzen da.
127 728
ediciones