Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:10 3 ene 2018
sin resumen de edición
Informatzaile batzuek antzina-antzinako azalpenak ematen dituzte oraindik ere. Horrela, esate baterako, gaixotasun batzuk har edo zizare batzuek eragindakoak dira; besteak beste, belarrietako mina eta txantxarra. Osabideak ere, beraz, bat datoz sineskeria horiekin. Belarriko mina, belarrian dagoen harra egarri delako izaten omen dugu; beraz, esne tanta batzuekin asetzea komeni da, mina arintzeko. Txantxar edo kariesaren kasuan, kontua harra hiltzea izaten da, eta, horretarako, alkohola erabiltzen da.
Beste alde batetik, magia kutsuko ohiturek ere atal garrantzitsua osatzen dute herri medi­kuntzanmedikuntzan. Gure informatzaileek magiarekin lotutako sendabide eta gaixotasun ugariren berri eman digute; liburuan hainbat adibide jaso ditugu eta, lanaren amaieran, kapitulu oso bat eskaini diegu madarikazioari eta begiz­koaribegizkoari, gaixotasunen eragile garrantzitsu gisa.
Erlijioarekin lotutako ohitura eta sineske­riek ere kapitulu oso bat betetzen dute argital­pen honetan. Osasun arazoak osatzeko zein arazo horiei aurre hartzeko, oso errotuta egon da leku sakratuetara joateko ohitura, santu jakin batzuei laguntza eskatzeko. Santuen arte­an ere zelanbaiteko “espezializazioa” dago gai­xotasun batzuk edo beste batzuk sendatzeko orduan. Azpimarratzekoa da leku horiek batez ere ermitak izan direla. Baliteke baseliza horietako batzuk kultu paganoetarako lekuen gainean eraikita egotea, baina hori ez dugu lan honetan aztertu. Dena dela, lan honetan egiaztatu dugunez, gaixotasunen arrazoi edo eragileak aztertzean, informatzaileek sarritan aipatzen dute Jainkoaren borondatea. Gaixo­tasunak dakarren zoritxarraren aurrean, batez ere gaixoaren bizitza arriskuan dagoenean, ohikoa da oraindik ere otoitz egitea. Ospitale handietan, teknologiarik aurreratuena eta zientzia medikorik garatuena erabiltzen diren lekuetan, oraindik ere otoitz egiteko kapera aurkituko dugu.
127 728
ediciones