Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

1 byte eliminado, 10:14 3 ene 2018
sin resumen de edición
Argitalpenean hainbat espezie begetal aipatu dira. Gure inkestek landare ugaritasun handia erakusten dute Euskal Herriaren isurialde bietan, bai atlantikoan bai mediterraneoan. Ahal izan den guztietan, izen herrikoiaz gain, izen zientifikoa ematen saiatu gara. Baina onartu behar dugu fidagarritasuna ez dela erabatekoa. Hainbat arrazoi daude horretarako: identifikazioa inkestatzaileak egin du, eta inkestatzaileak botanikaren gainean dakiena ez da kasu guztietan behar bestekoa. Informatzaileak ere ez dira ehuneko ehunean fidagarriak aipatzen dituzten landareak jasotzeko eskatzen zaienean, batez ere hainbat urte lehenago erabiltzen ikusi zituzten landareak aipatzen dituztenean. Eta egoera zaildu egiten da antzeko itxura duten espezie asko daudenean. Sarritan, identifikazioak egiteko, izen herrikoia zientzia arloko testuetan azaltzen den izen zientifikoarekin lotzeko joera dago. Baina kontua da batzuetan espezie batentzat hainbat izen daudela herrian eta, baita kontrara ere, hau da, izen arrunt bat hainbat espezie izendatzeko erabiltzen da.
Liburu honetara ekarritako informazioa ahoz aho zabaldu da. Kontu handiz jokatu dugu, gure informatzaileek esandako erreme­dioak erremedioak ez daitezen izan liburuetan ikasitakoak edo komunikabideetan entzundakoak; dena dela, saihestezina da batzuetan bat etortzea informazio batzuk.
Erremedio horiek, kasu batzuetan belaunal­diz belaunaldi erabili izan diren arren, ez dute zertan eraginkorrak izan ikuspegi medikotik. Baliteke kaltegarriak ere izatea gaur egun ditu­gun ezagutza eta higiene ohituren arabera.
127 728
ediciones