Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

12 bytes eliminados, 10:18 3 ene 2018
sin resumen de edición
Informatzaileek jakin badakite medikuntza zientifikoaren garapenari esker eta, horrekin batera, baldintza higienikoetan eta elikaduran egindako hobekuntzari esker, emaitza garrantzitsuak lortu direla, esate baterako, bizi-itxaropena luzatzea eta aurreko hamarkadetan umeetan zegoen heriotza-tasa handia txikitzea. Arlo honetan, adibiderik argiena infekzioarena da.
Herritarren artean, sukarra da gaixotasuna­ren gaixotasunaren erakuslerik argiena, mina baino agiriagoa sarritan. Sukarrak gaitz larria dagoela erakus­ten erakusten du, gehienetan infekzio motaren batekin lotutakoa, eta antibiotikoak ez zeuden sasoian osasun-arazo larria izan zitekeen. Sukar han­dia handia gaixotasun larriaren adierazletzat hartu izan da, eta, era berean, kezkagarritzat jo izan da sukarra behin eta berriro izatea. Sukarrari aurre egiteko bi metodo erabili izan dira, beti ere helburua, herri medikuntzan ohikoa denez, sukarraren eragileak sendatzea baino gehiago, sukar hori gutxitzea dela: bata, izer­dia izerdia eragitea eta, bestea, igurtziak egitea. Libu­ruan Liburuan zehar, halaber, infekzioak sendatzeko hainbat erremedio jaso dira. Hain zuzen ere, antibiotikoak aurkitzea eta hedatzea izan da herritarrentzat XX. mendeko aurkikuntza medikorik garrantzitsuena; horren erakusle dugu gure herrietan kale eta plaza asko Ale­xander Alexander Flemingi eskainitakoak izatea.
[[File:5.1_Hierbas_medicinales_de_la_botica_de_Obanos_Primera_edad_del_siglo_XX.png|frame|Hierbas medicinales de la botica de Obanos (N), primera mitad del s. XX. Fuente: M<sup>a</sup> Amor Beguiristáin, Grupos Etniker Euskalerria.]]
127 728
ediciones