Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

128 bytes añadidos, 08:33 21 dic 2018
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
=== Herri medikuntza ===
<div class="mw-translate-fuzzy">Herri medikuntza ikuspuntu etnografikotik gutxi aztertu den arloa da kultura tradizionalaren barruan. Horrela, esate baterako, ez dago bibliografia askorik jatorrizko datuei buruz, hau da, informatzaileengandik zuzenean hartutako datuei buruz. Medikuntzaren ikuspuntutik, ostera, azterketa gehiago egin izan dira, eta batzuk nahiko onak. Lan horiek medikuntzako profesionalek egindakoak dira gehienbat, lanbidearekin zerikusia duen arloaz zaletuta. Beharbada, denetatik adierazgarriena, Euskal Herriari dagokionez behintzat, Barriola sendagileak joan den mendearen erdialdean egindakoa izango da<ref>Ignacio M.ª BARRIOLA. ''La medicina popular en el País Vasco''. Donostia: 1952.</ref>. Urte batzuk geroago, gure laguntzaile Anton Erkoreka doktoreak ikerketa lan bat egin zuen Bermeon, Etniker galdetegian oinarrituta, doktore tzatesi legez aurkeztu zuen lana, hain zuzen ere<ref>Anton ERKOREKA. ''Análisis de la medicina popular vasca''. Bilbao: 1985.</ref>.</div>
Arlo honetan, lanik ospetsuena ''Folk-Medicine ''da, William G. Blackek Londresen 1883an argitaratu eta gaztelerara Antonio Machado y Álvarezek (“Demófilo”) itzulia 1889an. Hona hemen Jordi Pablo i Grauk gaztelerazko faksimile-edizioaren aurkezpenean idatzitakoa:
Herritarren artean, sukarra da gaixotasunaren erakuslerik argiena, mina baino agiriagoa sarritan. Sukarrak gaitz larria dagoela erakusten du, gehienetan infekzio motaren batekin lotutakoa, eta antibiotikoak ez zeuden sasoian osasun-arazo larria izan zitekeen. Sukar handia gaixotasun larriaren adierazletzat hartu izan da, eta, era berean, kezkagarritzat jo izan da sukarra behin eta berriro izatea. Sukarrari aurre egiteko bi metodo erabili izan dira, beti ere helburua, herri medikuntzan ohikoa denez, sukarraren eragileak sendatzea baino gehiago, sukar hori gutxitzea dela: bata, izerdia eragitea eta, bestea, igurtziak egitea. Liburuan zehar, halaber, infekzioak sendatzeko hainbat erremedio jaso dira. Hain zuzen ere, antibiotikoak aurkitzea eta hedatzea izan da herritarrentzat XX. mendeko aurkikuntza medikorik garrantzitsuena; horren erakusle dugu gure herrietan kale eta plaza asko Alexander Flemingi eskainitakoak izatea.
<div class="mw-translate-fuzzy">[[File:5.1_Hierbas_medicinales_de_la_botica_de_Obanos_Primera_edad_del_siglo_XX.png|frame|Hierbas medicinales de la botica de Obanos (N), primera mitad del s. XX. Fuente: M<sup>a</sup> Amor Beguiristáin, Grupos Etniker Euskalerria.]]</div>
Baina medikuntza zientifikoak hedapen handia izan duen arren, herritarren pentsaeran ez dira erabat baztertu oraindik elementu magikoak. Esate baterako, oso zabalduta dago erremedio bat egun jakin batzuetan egitea, beti egun-kopuru bakoitia. Magikotasun hori garatxoak edo hemorroideak osatzeko erabilitako zenbait erremediotan ere aurkitzen da: garatxoa edo hemorroidea irudikatzen duten landare, garau edo fruta txikiak erabiltzen ziren eta, batu ondoren, aldean eramaten ziren, horrela, sikatu ahala, garatxoa edo hemorroidea ere sikatu egingo zelakoan. Erremedio horiek oso ezagunak ziren eta gaur egun ere oraindik erabiltzen dituzte gure informatzailerik zaharrenetariko batzuek. Hori are nabarmenagoa da zenbait sinesmen erlijiosorekin; esate baterako, San Blas haria eramateko ohitura oso errotuta dago gaur egun.
Hainbat galdera datozkigu burura: esate baterako, zergatik joaten garen gero eta sarriago medikuarenera, zergatik jotzen den hainbeste larrialdi zerbitzuetara arazo arinekin, edo zergatik gastatzen den hainbeste botikatan (etxe batzuek farmazia txikiak dirudite). Gaixotasuna ulertzeko moduan zein zati dagokio gaur eguneko medikuntza teknifikatuak ahaztuta duen gizatasunari? Gaur eguneko kontsultetan azken minutua ere kontrolatuta egonik, nork entzuten du jendearen sufrimendua? Familiakoek eta ingurukoek egiten diete aurre gaur egun ere gabezia horiei, baina gizarte eta familia ereduak aldatu ahala, arreta mota hori ere kinka larrian egongo da. Medikuek eurek baieztatzen dute jendea kontsultatik ateratzen denean, hein batean sendatuta joaten dela, eta botiken balioa neurtzeko orduan efekto plazeboa dutela onartzen da, hau da, gaixoak sinisten duela on egiten diola, berez medikuntzaren ikuspegitik halakorik izan ez arren.
<div class="mw-translate-fuzzy">
Medikuntza tradizionala apurka-apurka baztertzen joan den arren, azken aldian berriro azaltzen hasi dela ikusten da, beste modu batean bada ere. Ekialdeko ezagutza medikoen gainean interes gero eta handiagoa dagoela ikusten da. Batzuek sendabelarrak erabiltzen dituzte, gure inguruko zelai edo basoetan jaso daitezkeenak edo belar-dendetan erositakoak. Beharbada, sintesi-medikamentuak baino naturalagotzat hartzen direlako eta, beraz, alboondoriorik gabekoak direlako ustean egin du gora sendabelarren erabilerak. Joera hori aprobetxatu egiten dute komunikabide eta argitaletxeek, eta gero eta informazio gehiago eskaintzen dute, behin eta berriro errepikatzen duten legez, “gure arbasoengandik datozen” sendabideen gainean.
{{DISPLAYTITLE: Atarikoa}}{{#bookTitle:Medicina Popular popular en Vasconia|Medicina_popular_en_vasconia}}</div>
&ensp;
9794
ediciones