Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:18 3 ene 2018
sin resumen de edición
Gaur egun, jende gehiagok dihardu osasunean, jende gehienak botikak hartzen ditu eta gaixotasunak zehatzago ezagutzen dira, baina horrezaz gain, medikuntzarako instalazioak ere nabarmen hobetu dira, bai herriko kontsulta, osasun-zentro zein ospitaleei dagokienez, bai profesionalek eskura dituzten baliabide teknikoei dagokienez. Bilakaera honen berri zehatzagoa izateko, Luis S. Granjel doktorearen ''Historia de la medicina vasca''<ref>Luis S. GRANJEL. ''Historia de la medicina vasca''. Salamanca: 1983.</ref> liburua irakurtzea gomendatzen dugu.
Informatzaileek jakin badakite medikuntza zientifikoaren garapenari esker eta, horrekin batera, baldintza higienikoetan eta elikaduran egindako hobekuntzari esker, emaitza garrantzitsuak lortu direla, esate baterako, bizi-itxa­ropena itxaropena luzatzea eta aurreko hamarkadetan umeetan zegoen heriotza-tasa handia txikitzea. Arlo honetan, adibiderik argiena infek­zioarena infekzioarena da.
Herritarren artean, sukarra da gaixotasuna­ren erakuslerik argiena, mina baino agiriagoa sarritan. Sukarrak gaitz larria dagoela erakus­ten du, gehienetan infekzio motaren batekin lotutakoa, eta antibiotikoak ez zeuden sasoian osasun-arazo larria izan zitekeen. Sukar han­dia gaixotasun larriaren adierazletzat hartu izan da, eta, era berean, kezkagarritzat jo izan da sukarra behin eta berriro izatea. Sukarrari aurre egiteko bi metodo erabili izan dira, beti ere helburua, herri medikuntzan ohikoa denez, sukarraren eragileak sendatzea baino gehiago, sukar hori gutxitzea dela: bata, izer­dia eragitea eta, bestea, igurtziak egitea. Libu­ruan zehar, halaber, infekzioak sendatzeko hainbat erremedio jaso dira. Hain zuzen ere, antibiotikoak aurkitzea eta hedatzea izan da herritarrentzat XX. mendeko aurkikuntza medikorik garrantzitsuena; horren erakusle dugu gure herrietan kale eta plaza asko Ale­xander Flemingi eskainitakoak izatea.
127 728
ediciones