127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Beste alde batetik, gaixotasun batzuen izena aldatu egin da, edo lehendik ezagunak ziren gaitz batzuk izendapen berrietara asimilatu dira; esate baterako, hipertentsioa lehen “odol lodia edo lohia” deitzen zen. Kasu horietan, lehendik ezagunak ziren erremedioak aplikatzen dira oraindik.
Gaur egun, jende gehiagok dihardu osasuneanosasunean, jende gehienak botikak hartzen ditu eta gaixotasunak zehatzago ezagutzen dira, baina horrezaz gain, medikuntzarako instalazioak ere nabarmen hobetu dira, bai herriko kontsulta, osasun-zentro zein ospitaleei dagokienezdagokienez, bai profesionalek eskura dituzten baliabide baliabide teknikoei dagokienez. Bilakaera honen berri zehatzagoa izateko, Luis S. Granjel doktorearen doktorearen ''Historia de la medicina vasca''<ref>Luis S. GRANJEL. ''Historia de la medicina vasca''. Salamanca: 1983.</ref> liburua irakurtzea gomendatzen dugu.
Informatzaileek jakin badakite medikuntza zientifikoaren garapenari esker eta, horrekin batera, baldintza higienikoetan eta elikaduran egindako hobekuntzari esker, emaitza garrantzitsuak lortu direla, esate baterako, bizi-itxaropena luzatzea eta aurreko hamarkadetan umeetan zegoen heriotza-tasa handia txikitzea. Arlo honetan, adibiderik argiena infekzioarena da.