127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
[[File:5.1_Hierbas_medicinales_de_la_botica_de_Obanos_Primera_edad_del_siglo_XX.png|frame|Hierbas medicinales de la botica de Obanos (N), primera mitad del s. XX. Fuente: M<sup>a</sup> Amor Beguiristáin, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Baina medikuntza zientifikoak hedapen handia izan duen arren, herritarren pentsaeran pentsaeran ez dira erabat baztertu oraindik elementu magikoak. Esate baterako, oso zabalduta dago erremedio bat egun jakin batzuetan egitea, beti egun-kopuru bakoitia. Magikotasun hori garatxoak edo hemorroideak osatzeko erabilitako erabilitako zenbait erremediotan ere aurkitzen da: garatxoa edo hemorroidea irudikatzen duten landare, garau edo fruta txikiak erabiltzen ziren eta, batu ondoren, aldean eramaten ziren, horrela, sikatu ahala, garatxoa edo hemorroidea hemorroidea ere sikatu egingo zelakoan. Erremedio horiek oso ezagunak ziren eta gaur egun ere oraindik erabiltzen dituzte gure informatzailerik informatzailerik zaharrenetariko batzuek. Hori are nabarmenagoa nabarmenagoa da zenbait sinesmen erlijiosorekin; esate baterako, San Blas haria eramateko ohitura ohitura oso errotuta dago gaur egun.
Osasun sistema hedatzeak jendeak jokabidea aldatzea ekarri du. Gaur egun baten bat txarto dagoenean, berehala joaten da medikuarenera. Medikuak gaixoaren gaitza zein den zehazten du eta tratamendua jartzen dio edo, bestela, leku egokiago batera bidaltzen du, bitarteko eta ezagutza gehiago omen duen adituren batengana, hau da, espezialistarengana. Gaur egun, ohikotzat jotzen da jokabide hori, baina mentalitate aldaketa handia ekarri du. Lehenago, gaitza bere kabuz sendatzeko modukoa ez zela ikusitakoan baino ez zen joaten jendea petrikilo edo sendatzailearengana, edo geroago medikuarenera. Gaixoa bera zen bere buruaren arduraduna, bazuen erremedioen berri eta, sendatzen ahalegintzeko erremedioak egiteko bitartekoak ere bazeuzkan, edo, bestela, inguruan lor zitzakeen. Jarrera horrekin, gainera, tregua bat eskaintzen zitzaion gorputzari, hau da, gorputzaren sendatzeko ahalmenarekin fidatzen ginen.