Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

14 bytes eliminados, 10:19 3 ene 2018
sin resumen de edición
Baina medikuntza zientifikoak hedapen handia izan duen arren, herritarren pentsaeran ez dira erabat baztertu oraindik elementu magikoak. Esate baterako, oso zabalduta dago erremedio bat egun jakin batzuetan egitea, beti egun-kopuru bakoitia. Magikotasun hori garatxoak edo hemorroideak osatzeko erabilitako zenbait erremediotan ere aurkitzen da: garatxoa edo hemorroidea irudikatzen duten landare, garau edo fruta txikiak erabiltzen ziren eta, batu ondoren, aldean eramaten ziren, horrela, sikatu ahala, garatxoa edo hemorroidea ere sikatu egingo zelakoan. Erremedio horiek oso ezagunak ziren eta gaur egun ere oraindik erabiltzen dituzte gure informatzailerik zaharrenetariko batzuek. Hori are nabarmenagoa da zenbait sinesmen erlijiosorekin; esate baterako, San Blas haria eramateko ohitura oso errotuta dago gaur egun.
Osasun sistema hedatzeak jendeak jokabi­dea jokabidea aldatzea ekarri du. Gaur egun baten bat txarto dagoenean, berehala joaten da medi­kuareneramedikuarenera. Medikuak gaixoaren gaitza zein den zehazten du eta tratamendua jartzen dio edo, bestela, leku egokiago batera bidaltzen du, bitarteko eta ezagutza gehiago omen duen adituren batengana, hau da, espezialistarenga­naespezialistarengana. Gaur egun, ohikotzat jotzen da jokabide hori, baina mentalitate aldaketa handia ekarri du. Lehenago, gaitza bere kabuz sendatzeko modukoa ez zela ikusitakoan baino ez zen joa­ten joaten jendea petrikilo edo sendatzailearengana, edo geroago medikuarenera. Gaixoa bera zen bere buruaren arduraduna, bazuen erreme­dioen erremedioen berri eta, sendatzen ahalegintzeko erre­medioak erremedioak egiteko bitartekoak ere bazeuzkan, edo, bestela, inguruan lor zitzakeen. Jarrera horrekin, gainera, tregua bat eskaintzen zitzaion gorputzari, hau da, gorputzaren sen­datzeko sendatzeko ahalmenarekin fidatzen ginen.
Nolabait esateko, gure osasuna edo, hobeto esanda, gure gaixotasuna medikuen eta osa­sun politikak erabakitzen dituztenen esku utzi dugu. Dena dela, azken aldi honetan, gero eta ardura handiagoa nabari da herritarrak osa­sun arloan hezteko; hala ere, helburu hori lortzeko informazio eta heziketa kanpainak egin behar izateak gure gizartean zerbait arra­roa gertatu dela erakusten du.
127 728
ediciones