Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:19 3 ene 2018
sin resumen de edición
Osasun sistema hedatzeak jendeak jokabidea aldatzea ekarri du. Gaur egun baten bat txarto dagoenean, berehala joaten da medikuarenera. Medikuak gaixoaren gaitza zein den zehazten du eta tratamendua jartzen dio edo, bestela, leku egokiago batera bidaltzen du, bitarteko eta ezagutza gehiago omen duen adituren batengana, hau da, espezialistarengana. Gaur egun, ohikotzat jotzen da jokabide hori, baina mentalitate aldaketa handia ekarri du. Lehenago, gaitza bere kabuz sendatzeko modukoa ez zela ikusitakoan baino ez zen joaten jendea petrikilo edo sendatzailearengana, edo geroago medikuarenera. Gaixoa bera zen bere buruaren arduraduna, bazuen erremedioen berri eta, sendatzen ahalegintzeko erremedioak egiteko bitartekoak ere bazeuzkan, edo, bestela, inguruan lor zitzakeen. Jarrera horrekin, gainera, tregua bat eskaintzen zitzaion gorputzari, hau da, gorputzaren sendatzeko ahalmenarekin fidatzen ginen.
Nolabait esateko, gure osasuna edo, hobeto esanda, gure gaixotasuna medikuen eta osa­sun osasun politikak erabakitzen dituztenen esku utzi dugu. Dena dela, azken aldi honetan, gero eta ardura handiagoa nabari da herritarrak osa­sun osasun arloan hezteko; hala ere, helburu hori lortzeko informazio eta heziketa kanpainak egin behar izateak gure gizartean zerbait arra­roa arraroa gertatu dela erakusten du.
Hainbat galdera datozkigu burura: esate baterako, zergatik joaten garen gero eta sarria­go medikuarenera, zergatik jotzen den hain­beste larrialdi zerbitzuetara arazo arinekin, edo zergatik gastatzen den hainbeste botika­tan (etxe batzuek farmazia txikiak dirudite). Gaixotasuna ulertzeko moduan zein zati dago­kio gaur eguneko medikuntza teknifikatuak ahaztuta duen gizatasunari? Gaur eguneko kontsultetan azken minutua ere kontrolatuta egonik, nork entzuten du jendearen sufri­mendua? Familiakoek eta ingurukoek egiten diete aurre gaur egun ere gabezia horiei, bai­na gizarte eta familia ereduak aldatu ahala, arreta mota hori ere kinka larrian egongo da. Medikuek eurek baieztatzen dute jendea kontsultatik ateratzen denean, hein batean senda­tuta joaten dela, eta botiken balioa neurtzeko orduan efekto plazeboa dutela onartzen da, hau da, gaixoak sinisten duela on egiten diola, berez medikuntzaren ikuspegitik halakorik izan ez arren.
127 728
ediciones