Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 10:08 3 ene 2018
sin resumen de edición
Baina herri medikuntzak erremedioetatik haratago doan jakintza gordetzen du bere baitan. Lan hau gure informatzaileen jakintzaren fruitua da oso-osorik, eta bertako zatirik handienean informazio nolabait enpirikoa jaso da. Dena dela, batzuetan gure inkestetatik atera izan ditugun datuetatik eta, beste batzuetan, aurreko hamarkadetan argitaratutako bibliografia eskasean jaso dugunetik, osasuna eta gaixotasuna –giza gorputza azken batean– ez ziren berdin ulertzen lehen eta orain.
Etnografian dihardugunok badakigu, nahiz eta sarritan frogatzeko nahiko daturik ez izan, jaso ditugun ohitura eta ezagutza batzuk oso­oso-oso antzinakoak direna. Barandiaranek ere, joan den mendearen hogeiko hamarkadan, artikulu garrantzitsua argitaratu zuen gai horren gainean<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Paletnografía vasca” in ''Eus­kalerriaren Euskalerriaren Alde'', X (1920) 182-190, 224-252, eta 253-470 or.</ref>.
Osasunaren eta sendabideen gainean batu ditugun informazio eta datuek erakusten dutenez, osasunaren arloa beste era batera ulertzen zen iraganean, eta zaila da zehatz azaltzea, ez dago-eta nahikoa informaziorik. Dena dela, hurbilketa bat egin dezakegu.
127 728
ediciones