Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:09 3 ene 2018
sin resumen de edición
Herritarren pentsamoldean gaixotasun zehatz batzuen eta landareen arteko harremana antzeman daiteke. Gaixotasun edo gorputzeko gorabehera batzuk bat omen datoz hostoak irten eta jausten diren sasoiekin. Odolaren loditasuna edo garbitasuna ere desberdina omen da urteko aldi bakoitzean, arboletako izerdiarekin gertatzen den legez. Herriko jendearen esanetan, gaixotasun batzuk erne egiten dira –esate baterako, elgorria–, garau batzuek sustraiak edo arbiak izaten dituzte, eta sustrai horiek erauztea komeni da garau edo granoak berriro irten ez daitezen.
Informatzaile batzuek antzina-antzinako azalpenak ematen dituzte oraindik ere. Horre­laHorrela, esate baterako, gaixotasun batzuk har edo zizare batzuek eragindakoak dira; besteak bes­tebeste, belarrietako mina eta txantxarra. Osabideak ere, beraz, bat datoz sineskeria horiekin. Bela­rriko Belarriko mina, belarrian dagoen harra egarri delako izaten omen dugu; beraz, esne tanta batzuekin asetzea komeni da, mina arintzeko. Txantxar edo kariesaren kasuan, kontua harra hiltzea izaten da, eta, horretarako, alkohola erabiltzen da.
Beste alde batetik, magia kutsuko ohiturek ere atal garrantzitsua osatzen dute herri medi­kuntzan. Gure informatzaileek magiarekin lotutako sendabide eta gaixotasun ugariren berri eman digute; liburuan hainbat adibide jaso ditugu eta, lanaren amaieran, kapitulu oso bat eskaini diegu madarikazioari eta begiz­koari, gaixotasunen eragile garrantzitsu gisa.
127 728
ediciones