Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 10:10 3 ene 2018
sin resumen de edición
Beste alde batetik, magia kutsuko ohiturek ere atal garrantzitsua osatzen dute herri medikuntzan. Gure informatzaileek magiarekin lotutako sendabide eta gaixotasun ugariren berri eman digute; liburuan hainbat adibide jaso ditugu eta, lanaren amaieran, kapitulu oso bat eskaini diegu madarikazioari eta begizkoari, gaixotasunen eragile garrantzitsu gisa.
Erlijioarekin lotutako ohitura eta sineske­riek sineskeriek ere kapitulu oso bat betetzen dute argital­pen argitalpen honetan. Osasun arazoak osatzeko zein arazo horiei aurre hartzeko, oso errotuta egon da leku sakratuetara joateko ohitura, santu jakin batzuei laguntza eskatzeko. Santuen arte­an artean ere zelanbaiteko “espezializazioa” dago gai­xotasun gaixotasun batzuk edo beste batzuk sendatzeko orduan. Azpimarratzekoa da leku horiek batez ere ermitak izan direla. Baliteke baseliza horietako batzuk kultu paganoetarako lekuen gainean eraikita egotea, baina hori ez dugu lan honetan aztertu. Dena dela, lan honetan egiaztatu dugunez, gaixotasunen arrazoi edo eragileak aztertzean, informatzaileek sarritan aipatzen dute Jainkoaren borondatea. Gaixo­tasunak Gaixotasunak dakarren zoritxarraren aurrean, batez ere gaixoaren bizitza arriskuan dagoenean, ohikoa da oraindik ere otoitz egitea. Ospitale handietan, teknologiarik aurreratuena eta zientzia medikorik garatuena erabiltzen diren lekuetan, oraindik ere otoitz egiteko kapera aurkituko dugu.
Baina erremedio guztiak ez dira sinesmenen atalean sartzen. Lehen adierazi dugunez, lan honetan jaso dugun informaziorik gehienean erremedio enpirikoak azaltzen dira, hau da, oinarri materiala duten erremedioak. Oinarri material hori mineralekin, animaliekin eta, batez ere, landareekin dago lotuta. Horrek argi erakusten du gure informatzaileek oso ondo ezagutzen dutela beren inguru naturala. Gaur egun modan dago “herri primitiboek” gaixotasunak sendatzeko erabiltzen dituzten baliabide naturalen gaineko azterketak egitea. Azterketa horien helburua ez da antropologi­koa bakarrik, farmakologikoa ere bada, medi­kamentu berriak bilatzeko asmoz. Eta hori ikusita, harrigarria da Europako landa ere­muetako herritarrek inguruaren gainean azaltzen duten interes eskasa, batez ere, antzi­nako jakintzak desagertzen ari diren une era­bakigarri honetan.
127 728
ediciones