Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 10:10 3 ene 2018
sin resumen de edición
Erlijioarekin lotutako ohitura eta sineskeriek ere kapitulu oso bat betetzen dute argitalpen honetan. Osasun arazoak osatzeko zein arazo horiei aurre hartzeko, oso errotuta egon da leku sakratuetara joateko ohitura, santu jakin batzuei laguntza eskatzeko. Santuen artean ere zelanbaiteko “espezializazioa” dago gaixotasun batzuk edo beste batzuk sendatzeko orduan. Azpimarratzekoa da leku horiek batez ere ermitak izan direla. Baliteke baseliza horietako batzuk kultu paganoetarako lekuen gainean eraikita egotea, baina hori ez dugu lan honetan aztertu. Dena dela, lan honetan egiaztatu dugunez, gaixotasunen arrazoi edo eragileak aztertzean, informatzaileek sarritan aipatzen dute Jainkoaren borondatea. Gaixotasunak dakarren zoritxarraren aurrean, batez ere gaixoaren bizitza arriskuan dagoenean, ohikoa da oraindik ere otoitz egitea. Ospitale handietan, teknologiarik aurreratuena eta zientzia medikorik garatuena erabiltzen diren lekuetan, oraindik ere otoitz egiteko kapera aurkituko dugu.
Baina erremedio guztiak ez dira sinesmenen atalean sartzen. Lehen adierazi dugunez, lan honetan jaso dugun informaziorik gehienean erremedio enpirikoak azaltzen dira, hau da, oinarri materiala duten erremedioak. Oinarri material hori mineralekin, animaliekin eta, batez ere, landareekin dago lotuta. Horrek argi erakusten du gure informatzaileek oso ondo ezagutzen dutela beren inguru naturala. Gaur egun modan dago “herri primitiboek” gaixotasunak sendatzeko erabiltzen dituzten baliabide naturalen gaineko azterketak egitea. Azterketa horien helburua ez da antropologi­koa antropologikoa bakarrik, farmakologikoa ere bada, medi­kamentu medikamentu berriak bilatzeko asmoz. Eta hori ikusita, harrigarria da Europako landa ere­muetako eremuetako herritarrek inguruaren gainean azaltzen duten interes eskasa, batez ere, antzi­nako antzinako jakintzak desagertzen ari diren une era­bakigarri erabakigarri honetan.
Gizarte tradizionalean, gaixotasunak alderdi eta ikuspegi guztietatik osatzen saiatu izan dira; esate baterako, ez dira bateraezinak izan, batetik, guk esaten dugun legez erremedio enpirikoak eta, bestetik, sineskerietan oinarri­tutakoak, nahiz eta gure ikuspegitik oso des­berdinak izan. Horrela, adibidez, garatxoak sendatzeko modu desberdinak izan dira: bate­tik, teknika enpirikoetara jo izan da, esate baterako landare batzuen latexarekin bustitzea edo landareekin prestatutako enplastuak ezartzea. Beste batzuetan, tratamenduak sen­dabide enpirikotik haratago doan esanahia ezkutatzen du, adibidez garatxoa hilerokoa­ren odolarekin, barautan botatako txistuare­kin edo San Joan goizean hartutako urarekin bustitzen denean. Eta, azkenik, magia kutsuko erremedioak ere erabili izan dira: esate bate­rako ipuru-baiak erabili dira, itxuraz garatxoen antza dutela eta haien irudikapen gisa har tzen dituztelako; baiak lurperatu egiten dira, lehor­tu ahala garatxoak ere lehortu daitezen. Magia homeopatikoa edo imitaziozkoa deritzo kasu horri. Era berean, garatxoak sagar erdibitua­rekin igurtzi daitezke eta gero sagarra lehortzen utzi, aldi berean, garatxoak ere lehortzeko. Kasu horretan, Frazerren sailkapenari jarraituz, magia kontaminatzaile edo kutsakorra izango litzateke. Kasu bi horiek magia sinpatikoaren barruan sartzen dira eta, gainera, konbinatu egin daitezke: berbarako, gatz alee­kin eskrezioak igurtzi eta sutara botatzen dire­nean. Erremedio konplexuagoak ere badaude; adibidez, sagar ale edo zati horiek bidegurutzeetan bildurik uztea. Horrela, bildukia hartzen duenari garatxo horiek aterako zaizkio.
127 728
ediciones