127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Baina erremedio guztiak ez dira sinesmenen atalean sartzen. Lehen adierazi dugunez, lan honetan jaso dugun informaziorik gehienean erremedio enpirikoak azaltzen dira, hau da, oinarri materiala duten erremedioak. Oinarri material hori mineralekin, animaliekin eta, batez ere, landareekin dago lotuta. Horrek argi erakusten du gure informatzaileek oso ondo ezagutzen dutela beren inguru naturala. Gaur egun modan dago “herri primitiboek” gaixotasunak sendatzeko erabiltzen dituzten baliabide naturalen gaineko azterketak egitea. Azterketa horien helburua ez da antropologikoa bakarrik, farmakologikoa ere bada, medikamentu berriak bilatzeko asmoz. Eta hori ikusita, harrigarria da Europako landa eremuetako herritarrek inguruaren gainean azaltzen duten interes eskasa, batez ere, antzinako jakintzak desagertzen ari diren une erabakigarri honetan.
Gizarte tradizionalean, gaixotasunak alderdi eta ikuspegi guztietatik osatzen saiatu izan dira; esate baterako, ez dira bateraezinak izan, batetik, guk esaten dugun legez erremedio enpirikoak eta, bestetik, sineskerietan oinarritutakoakoinarritutakoak, nahiz eta gure ikuspegitik oso desberdinak desberdinak izan. Horrela, adibidez, garatxoak sendatzeko modu desberdinak izan dira: batetikbatetik, teknika enpirikoetara jo izan da, esate baterako landare batzuen latexarekin bustitzea edo landareekin prestatutako enplastuak ezartzea. Beste batzuetan, tratamenduak sendabide sendabide enpirikotik haratago doan esanahia ezkutatzen du, adibidez garatxoa hilerokoaren hilerokoaren odolarekin, barautan botatako txistuarekin txistuarekin edo San Joan goizean hartutako urarekin bustitzen denean. Eta, azkenik, magia kutsuko erremedioak ere erabili izan dira: esate baterako baterako ipuru-baiak erabili dira, itxuraz garatxoen antza dutela eta haien irudikapen gisa har tzen dituztelako; baiak lurperatu egiten dira, lehortu lehortu ahala garatxoak ere lehortu daitezen. Magia homeopatikoa edo imitaziozkoa deritzo kasu horri. Era berean, garatxoak sagar erdibituarekin erdibituarekin igurtzi daitezke eta gero sagarra lehortzen utzi, aldi berean, garatxoak ere lehortzeko. Kasu horretan, Frazerren sailkapenari jarraituz, magia kontaminatzaile edo kutsakorra izango litzateke. Kasu bi horiek magia sinpatikoaren barruan sartzen dira eta, gainera, konbinatu egin daitezke: berbarako, gatz aleekin aleekin eskrezioak igurtzi eta sutara botatzen direneandirenean. Erremedio konplexuagoak ere badaude; adibidez, sagar ale edo zati horiek bidegurutzeetan bildurik uztea. Horrela, bildukia hartzen duenari garatxo horiek aterako zaizkio.
[[File:5.2_Eskualduna_miriku_Pierre_Larzabalen_artikulua_Gure_Herria_1934.png|frame|“Eskualduna miriku”, Pierre Larzabalen artikulua. Gure Herria, 1934. Fuente: ''Gure Herria''. Bayonne: Association Gure Herria, 1934.]]