127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Kontuan hartzekoa da, era berean, gaixotasun bakoitzerako jasotako sendabideen kopurua ez datorrela bat gaixotasun horren larritasunarekin; katarroetarako sendabide asko daude, bihotzeko gaixotasunetarako, berriz, oso gutxi. Adibiderik nabarmenena larruazaleko gaixotasunen kasuan topatzen dugu: gorputzean gehien ikusten den zatian erremedio asko jaso dira, hainbeste ze, hiru kapitulu behar izan dira denak deskribatzeko.
Lehenago ere adierazi dugunez, pentsaera tradizionalean ez zen bereizketarik egiten sendabide enpirikoen eta sinesmenekin lotu ta koen artean. Hain zuzen ere, horrexegatik ez dira aurkeztu bananduta sendabide eta ohitura mota bi horiek. Dena dela, kapitulu oso bana eskaini zaie, batetik, begizkoari eta madarikazioari madarikazioari eta, bestetik, erlijioarekin lotutako erremedioeierremedioei, berezitasun nabarmenak dituzte eta.
Argitalpenean hainbat espezie begetal aipatu dira. Gure inkestek landare ugaritasun handia erakusten dute Euskal Herriaren isurialde bietan, bai atlantikoan bai mediterraneoan. Ahal izan den guztietan, izen herrikoiaz gain, izen zientifikoa ematen saiatu gara. Baina onartu behar dugu fidagarritasuna ez dela erabatekoa. Hainbat arrazoi daude horretarako: identifikazioa inkestatzaileak egin du, eta inkestatzaileak botanikaren gainean dakiena ez da kasu guztietan behar bestekoa. Informatzaileak ere ez dira ehuneko ehunean fidagarriak aipatzen dituzten landareak jasotzeko eskatzen zaienean, batez ere hainbat urte lehenago erabiltzen ikusi zituzten landareak aipatzen dituztenean. Eta egoera zaildu egiten da antzeko itxura duten espezie asko daudenean. Sarritan, identifikazioak egiteko, izen herrikoia zientzia arloko testuetan azaltzen den izen zientifikoarekin lotzeko joera dago. Baina kontua da batzuetan espezie batentzat hainbat izen daudela herrian eta, baita kontrara ere, hau da, izen arrunt bat hainbat espezie izendatzeko erabiltzen da.