Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/eu

No hay cambio en el tamaño, 15:36 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
Atlas Etnografiko hau egiteko oinarritzat erabilitako galdetegi orokorrak, egoera-aldaketako ohikuneak etxeko ohiturei dagokien atalaren barruan sartu ditu. Beraz, etxeko taldearen barruan eta auzoetan aztertu ditugu bizitzaren lehenengo aldiko ohikune hauek. Gaur egun hain zabal dabilen bizitzaren zatiketa hirukoitzari eutsiz, ohikuneok lehenengo adinaren edo hazte-aroaren barruan daude. Aro hori, sasoiko mutil edo neska izatean amaitu ohi da.
Mende honetan aldaketa handia egon da umeari jaiotzen lagundu izan dioten pertsonei dagokienez. Ezagutza enpirikoetan oinarriturik lan egiten zuen ohiko emaginaren ordez, apurka-apurka, osasun zentroetan amari laguntzen dioten profesional espezializatuak agertuz joan dira.
Lehen, umeak jaio eta gutxira bataiatzen zituzten, batzuetan jaiotza egunean bertan. Euskal Herrian onarpen zabalekoa den erhji.ozko erlijiozko ohitura horren oinarrian sineste hauxe dago: umea bataioaren bitartez kristau egin eta jatorrizko pekatutik garbi geratzen da. Bataioaren ohikunea bera jaiotzari lotu-loturik agertzen da; leku askotan emaginak berak janzten zuen haurra bataiorako, Nafarroako zenbait eskualdetan "faldón de cristianar" (kristautzeko faldoia) izena ematen zioten erritozko jantzi batekin, eta besoetan eramaten zuten pontera. Bizkaiko Karrantza bailaran jaso denez, zeregin hori mundura jaiotzean umea hartzen zuenari zegokion.
Bataiarrian edo pontean berriztaturiko jaiotzak aita pontekoaren eta amapontekoen babesa ere badakar. Euren betebeharrik behinena fedea agertzea izango da, Kredoa hutsik egin barik esanez.
Lehenengo txantxurrak, haurraren lehen haginak, sasoi berri baten hasiera adierazten zuten. Umearen elikatzeko ohiturak aldatu egiten ziren eta ibiltzen eta berba egiten hasten zen. Bakarrik emandako urratsak eta esandako lehenengo berbak pozaren eta alaitasunaren iturri izaten ziren etxekoen artean. Haurraren hastapen eta aurrerabide guztiek jagoleak jolasera bultzatzen zituzten. Sasoi honek esne-haginak eduki bitartean irauten zuen.
[[File:6.1_Ceremonie_des _relevailles_Toile_de_Enrique_Melida_1872_Musee_Bonnat_Bayonne.pngjpg|framecenter|600px|''Cérémonie des relevailles.'' Toile de Enrique Mélida, 1872. Fuente: Musée Bonnat. Bayonne.]]
Haginak sei edo zazpi urterekin jausten ziren eta horrekin batera zentzuduna izeneko adin-maila berria hasten zen. Sasoi honi zegokion jarduera nagusia taldekako jokoa izaten zen. Adin horretatik aurrera jokorik gehienetan sexuen arteko banaketa ezartzen zen. Jolas jardueraren osagarri, urteek aurrera egin ahala areagotuz zihoan eskola jarduera agertuko zaigu.
Ohikune honetan parte hartzeko janzkera aldatuz joan da. Mendearen hirugarren hamarkadatik aurrera nesken artean andregaien gisako soineko eta belo zuriak zabaldu dira; mutilen artean, berriz, marinel eta almiranteen jantzi dotoreak. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan eliz agintariak janzkerari loturiko gehiegizko gastu hori geldiarazten saiatu ziren. Jaunartzea tunika jantzita, guztientzat berdina, edo kale-arroparekin egiten hasi zen. Esperientzia horrek ez zuen arrakasta handirik izan, eta berriro ere soineko zuriak agertu dira edo familia bakoitzak askatasun osoz jokatzen du.
[[File:6.3_Bautizo_Oleo_de_Enrique_Nieto_Ulibarri_1912_Diputacion_Foral_de_Bizkaia.pngjpg|framecenter|600px|''Bautizo''. Oleo de Enrique Nieto Ulibarri, 1912. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.]]
Garai zaharretatik eta hirurogeita hamarreko hamarkadara arte ez zegoen Sendotza edo Konfirmazioa hartzeko adin jakinik. Apezpikuak baino ezin zuenez sakramentu hori ezarri, herrietara aldian-aldian egiten ohi zituen bisitaldiak aprobetxatuz hartzen zuten gazteek sakramentu hori. Gure inkestetan, haurrak eta gazteak, jaioberriak eta helduak, nahastuta denak batera ere agertu dira sendotzaren sakramentua hartzeko.
Ezkontza-elkarte berriaren ondorio juridikoak senar-emazteek apaizaren eta lekukoen aurrean sinatzen duten aktan adierazten dira. Gaur egun, agiri hori aldareko mahaian sinatzen da; lehen, ostera, sakristeian.
[[File:6.2_Un_mariage_au_village_representation_folklorisante_du_mariage_paysan_breton_Lithographie_de_Gangel_a_Metz_XIXe_siecle_Musee_des_arts_et_traditions_populaires_Paris.pngjpg|framecenter|600px|''Un mariage au village'' (réprésentation folklorisante du mariage paysan breton). Lithographie de Gangel à Metz, XIX<sup>e</sup> siècle. Musée des arts et traditions populaires. Paris. Fuente: Segalen, Martine. ''Amours et mariages de l'ancienne France''. París, Berger-Levrault, 1981.]]
Senar-emazte ezkonberriak elizatik ateratze­an ateratzean ikusmin handia izaten da, eta txaloak egin, zoriona opatu, eta, zenbait kasutan, ohorezko dantza eta suziriak izaten dira. Azken urteotan, arroza jaurtitzeko ohitura gogaikarria sartu da.
Ezkontza zibila Udaletxean edota Epaite­gian Epaitegian egiaztatzen da, eta apurka-apurka duinta­sun duintasun handiagoa hartuz joan da. Hala ere, inkes­tari inkestari erantzuna eman dioten lekukoen esane­tanesanetan, eleizan ospatzen diren ezkontzek baino handitasun gutxiago dute. Hego Euskal He­rrian Herrian ezkontza zibil gutxi izan da, baina azken bolada honetan gero eta gehiago egiten dira.
Duela hamarkada batzuk, behin zeremonia amaituta zegoenean, emaztegaiak lore-sorta oparitzen zion Amabirjinari eleizan bertan edo beraren omenezko kaperan. Zenbait herritan, ostera, lore-sorta familiaren hilobian uzten zen. Lore-sorta lagun bati ematea edota airean goraka botatzea ohitura nahiko berria da, eta azken ohitura honi lotuta badago uste bat, lore-sorta hartzen duena izango dela lehe­na lehena ezkontzen, hain zuzen.
Ezkontzako argazkiak gizabanakoen bizitza­ko bizitzako une garrantzitsu hori betikotzen du, eta ohitura moduan duela hamarkada asko heda­tu hedatu zen. Ezkonberriak argazkilari baten estu­dioara estudioara joaten ziren argazki ofiziala egitera. Gero, argazkiari markoa jartzen zitzaion eta etxeko gela garrantzitsuenean esekitzen zen. Etxetik urrun bizi ziren senideei kopia bana bialtzen zitzaien. Ipar Euskal Herrian, ezkon­tzara ezkontzara joandako guztien argazkia egitea ezkon­tzako ezkontzako zeremoniaren atal berezia zen.
Joan-etorriak oinez egiten zirenean, jaraigoa elizatik etxera edo eztei-bazkaria egingo zen jatetxera abiatzen zen. Batzuetan, segidari eztai-gurdia batzen zitzaion, arreoarekin eta hatukarekin. Dena dela, normalean, gauza horiek guztiak ezkontza baino egun batzuk arinago edo geroago eramaten ziren.
[[File:6.4_Boda_en_Begoña_Oleo_de_Francisco_de_Mendieta_1607_Diputacion_Foral_de_Bizkaia.pngjpg|framecenter|600px|''Boda en Begoña''. Oleo de Francisco de Mendieta, 1607. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.]]
Garai batean, arreoko gauzak ikusgai uzte­ko uzteko ohitura zegoen. Emakume batek, batzue­tan batzuetan jostunak berak, arreoko janzteko eta tres­nak tresnak aipatzen zituen bertaratutako guztiek en­tzuteko entzuteko moduan, eta horrek guztien baiezpe­na baiezpena eta esamesa barregarriak eragiten zituen. Zeremonia hori, eztei-bazkariarekin edo kotraezteiarekin batera, etxe berrian sartzeko (etxean sartzea) egiten zen ohikuneen arteko bat zen.
Jazoera garrantzitsu guztiekin gertatzen zen bezala bazkaria atontzen zuten, eztei-bazkaria, etxean egiten zena. Batzuetan, ezkontza egu­nean egunean bertan egin beharrean, eztei-bazkaria hurrengo igandean egiten zen, eztei-bidaia labur baten ondoren. Egun horretan emazte­ak emazteak familia berriaren eliz hilerria edo jarlekua­ren jarlekuaren jabetza hartzen zuen, eliz hartzea, eta aurrerantzean, etxe berriko hildakoei eskeintzak egiteko ardura hartzen zuen etxekoandre gazteak.
Ezteiak egun batez edota bi edo hiru egunez luza zitezkeen, beti ere, sendiaren mailaren eta diru-baliapideen arabera. Bezperan anima­liak animaliak hiltzen ziren eztei-bazkarirako jakiak atontzeko. Auzokoen eta sukaldari profesiona­len profesionalen laguntzarekin, etxeko emakumeek presta­tzen prestatzen zituzten jakiak eta jantokia.
Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurre­ra aurrera eztei-bazkaria etxetik kanpo egin izan da, jatetxeetan hain zuzen.
Ezkontzaz gain, apaizgoa eta eliz bizitza ere gizarte talde-mailatzat hartu izan dira mundu tradizionalean. Eliz jantziak hartzean eta lehe­nengo lehenengo mezak ematean ere ezkontzetan egiten ziren ospakizun berberak antolatzen zituzten horregatik.
Ezkontzaren bidea aukeratuz gero, seme-alabak izatea etxearen eta leinuaren jarraipena ziur­tatzen ziurtatzen zuen bedeinkapen gisa hartu izaten zen. Ezkondu gabe geratzen zena (mutil7aharra edo neskazaharra), etxera lotuta geratzen ohi zen eta etxekoen artekoa zen. Mutilzahar edo neska­zaharrek neskazaharrek orokorrean beti izan dute abegi ona senideen partetik, dena dela, familiatik kanpo adarra jotzen zaie ere behin baino gehiagotan.
Garai baten, iseka eta barre ugari egiten zi­tzaien zitzaien zahar samarrak izanik ezkontzen zire­neizirenei, baita bigarrenez senar-emazte egiten ziren alargunei ere. Azkenean, herri eta eliz agintariek arauak ezarri behar izan zituzten ohitura gordin horien ondorioak murrizteko, eta gaur egun era honetako gehiegikeriak ia erabat galduta daudela esan liteke.{{DISPLAYTITLE: Euskal Herriko ohikuneak jaiotzatik ezkontzara eta euron ibilbidea}} {{#bookTitle:Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara | Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones